Surfin Kaos taldearen lehenengo diskoa: ‘bizzionbizzi’
Bizkaie!
Surfin Kaos taldeak ‘bizzionbizzi’ lehenengo lana plazaratu barri dau. Orain hiru urte ekin eutsen euren ibilbideari Dabid Gil bajuak, Koldo Soret gitarra eta ahotsak eta Ibon Etxebeste bateriak. Handik lasterrera, maketea eta bideo klipa grabau ebezan; horrek, kontzertuen ateak zabaldu eta mundu osoan zehar ibilten lagundu eutsen (Brasilen be izan ziran).
Xabier Silveira, Fer Sapo, Nerea Keike, Iñigo Garces, Fredi Paia eta beste hainbesteren kolaborazinoakaz jatorku donostiarren lehenengo diskoa. Abesti errazak, biluziak aurkezten deuskuez, apaingarri gitxiko punka eta rocka. Taldearen nortasuna lehenengo kantatik zehazten dabe eta indarrez datozela erakusten deuskue.
‘Gure jarrerea lotsabakoa eta zuzena da’, dinoe donostiarrek. Euren helburu nagusia ondo pasetea da, benetan gustetan jaken musikea jo ahal izatea. Azken baten, ‘bizitza persona bakotxak daukagun gauzarik garrantzitsuena da eta ondo pasau behar dogu’.