Kulturea  IV. urtea // 115. zenbakia

‘Geu’ aldizkari arabarraren 150. alea laster kalean


Laguntzinoa

Aldizkariaren aurrekontuaren % 16 inguru erakunde publikoen eskutik dator: % 9,5 Eusko Jaurlaritzatik, % 5 Arabako Aldunditik eta % 1,5 Gasteizko Udaletik. Araban euskera hutsean argitaratzen dan hilebetekari bakarra izanda, konpromiso sendoagoak eskatzen ditu Breñak.

Bizkaie!

Ia hamahiru urtez harpidetza bidez banatu dan Geu aldizkariaren 150. aleak laster ikusiko dau argia. Aldaketa ugari izan ditu argitalpenak, tartean izena bera be. Hasieran, ‘Geu Gasteiz’ bazan be, gero ‘Gasteiz’ galdu eta ‘Geu’ izenagaz geratu zan. Hemendik aurrera be aldaketak bizi izango ditu. Izenaren atzeko esaldia, ‘Gasteizko Euskaldunon Aldizkaria’, desagertu egin da. Ganera, urtea amaitu baino lehenago kiosko batzutan egongo da salgai. Halanda be, Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate aldizkariko arduradunaren esanetan, ‘harpidedunek lehentasun osoa izango dabe’. Irakurleen gustuko proiektua egin guran, arduradunek aldizkariaren itxurea aldatzea erabagi dabe, ‘garbitasuna eta modernidadea’ islatzeko.

Hilabete barru edo, ‘Geu’ sarean be topau ahal izango dogu (www. geugasteiz.com). Aldizkariaren inguruko atalak agertuko dira bertan.

Aldaketak aldaketa, hasierako helburuak bere horretan jarraitzen dauela argitu dau Breñasek: ‘euskerearen normalizazinoa Araban, euskal kulturearen eta euskerearen prestigioa eta duintasuna.’

Jaia

Barikuan egin dabe 150. alearen jaialdia. Gasteizko Azkena aretoan PLT taldea izan zan zuzenean eta tartean hainbat musika-estilok alaitu eben giroa.