Sarean  IV. urtea // 115. zenbakia

Banda zabala nagusi


Bizkaie!

Gero eta jente gehiagok erabilten dau banda zabala. Espainian, maiatzean, 4.034.317 lagunek euken; horreetatik 3.124.517k ADSL konekzino bidez euken eta 873.000k kable bidez, Internauten Erakundeak eskainitako datuen arabera.

Maiatzean, 99.512 ADSL linea barri sortu ziran. Horreetatik, % 80 herritxuetan izan zirala dino erakundeak.

ADSL linea eukiteagaitik, batez beste 45 euro pagau behar dira. Frantzian, barriz, 25 euroan jaso geinke zerbitzua; Estonian, 22 euroan; Britaitia Handian, 29 euroan eta Alemanian, 42 euroan.

Lurraldeka, konekzino gitxien dituan probintzia Soria da. Gero, Cuenca, Avila, Melilla, Teruel, Ceuta, Palencia eta Segovia dagoz.

Madrilen dagoz ADSL konekzino gehien. Gero, Bartzelona, Malaga eta Valentzia dagoz.