Helloween, Baron Rojo eta Kreator Gernikako Metalway jaialdian
Bizkaie!
Garagarrilaren 28, 29 eta 30ean Gernikako Santa Luzia futbol zelaian Metalway 2006 jaialdian hainbat heavy talde ezagunek eskainiko dabez kontzertuak. Jaialdia kudeatzen dauen RockNRock enpreseak jakinarazo dauenez, aurtengo edizinoan (bigarrena da) Baron Rojo, Helloween, Kreator, Ministry, Primal Fear, Rage, Annihilator, Gamma Ray, Ed Guy & Gammaray, Jon Oliva's Pain, Moonspell, Dark Funeral, Stratovarius, Sodom, Dreamaker, Celtic Prost, Gotthard, Nevermore, Illdisposed, My Dying Bride, The Gathering eta Within Temptation taldeak izango dira Gernikan, beste askoren artean. Ganera, oraindino kartela zehaztu barik dago. Igaz, 50.000 lagun hurreratu ziran Bizkaiko herri ezagunera eta aurten kopuru hori txiki itxi gura dabe antolatzaileek.
Sarrerak
Lehenengo 2.000 sarrerak apirilaren 24an jarriko dabez salgai, 60 euroan. Sarrera horrek jaialdiaren hiru egunetarako abonu bereziak izango dira eta kanpatzeko eskubidea be emoten dabe. Oraindino ez dabe zehaztu non jarriko diran salgai baina aurrerantzean www.metalwayfestival.com webgunean topau daiteke jaialdiaren ganeko informazino zehatzagoa.