Musikea  IV. urtea // 157. zenbakia

Ortophonk Brasilen zuzenean


Ortophonk zuzenean:

- Apirilaren 17an eta 18an, Brasilen.
- Maiatzaren 13an, Gasteizeko Azkena aretoan, gaueko 22:00etan.
- Maiatzaren 26an, Arrasateko '3.60' aretoan.
- Garagarrilaren 2an, Madrileko Boadilla del Monte Jazz Jaialdian.
- Garagarrilaren 7an, Laudion.
- Garagarrilaren 15ean, Tenerifeko Jazz Jaialdian.
- Abuztuaren 10ean, Huescan.
- Abuztuaren 11, 12 eta 13an, Fuerteventurako Jazz Jaialdian.

Bizkaie!

Hirugarren diskoaren grabazino lanetan bete-betean egon arren, Ortophonk talde arabarrak kontzertu bi eskainiko ditu Brasilen: apirilaren 17an, Rio de Janeiroko Niteroin, Uff Antzokian eta 18an, barriz, Cantareira Eraikinean.

Ortophonk taldea 2000. urtean sortu zan 70. hamarkadako megabanda funky baten osogaiak, DJ bat eta samplerrak buztartuz. Musika baltzaren eta latinoaren eragin nabarmenak dituan taldea da eta euren konposizinoetan James Brown, P-Funk, Idris Muhamad, Tom Jobim, Stevie Wonder, Mongo Santa Maria, Ray Barreto, Deodato, Headhunters zein Herbie Hancocken ukutuak igarten dira.

2002an Bilbo Hiria Lehiaketan sekulako arrakastea izan ostean eta makinatxu bat sari irabazita, bete-betean sartu ziran lehenengo diskoaren grabazinoan.

2004an, '3+3' izeneko bigarren diskoa argitaratu eben, hiru doinu barri eta hiru nahasketa berezi (Javi Pez, Cubo eta Bruno Martelli Trio).

2005ean, musika jailadi entzutetsuetan parte hartu eben, besteak beste, Gasteizeko Jazz Jaialdian (US3 eta De Phazz taldeakaz batera), Fuerteventurako Jazz Jaialdian, Parlako Musika Jaialdian zein Madrileko Jazz Jaialdian.

Esandako moduan, hirugarren diskoa grabetan dabiz orain baina zuzenekoetarako be atarako dabe astia.