Bertsotan  IV. urtea // 157. zenbakia

Durangaldeko Bertsolari Txapelketea 2006


Bizkaie!

Aurten txapelketa urtea da Bizkaian baina Bizkaiko Txapelketea baino lehen eskualdeko txapelketak egingo dira. Durangaldeko txapelketeari jagokonez, 10 bertsolarik parte hartuko dabe: Eneko Abasolo, Ibai Guridi, Gorka Lazkano, Enea Pinillos, Ander Salaberria, Jon Agirre, Jon Unanue, Amaia Aurrekoetxea, Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxeak.

Egitaraua:

- Maiatzaren 5ean, barikuan, gaueko 21:00etan afaria eta ondoren saioa. Mallabiko Izar Gorri Elkartean.

Bertsolariak: Jon Unanue, Jon Agirre, Amaia Aurrekoetxea eta Gorka Lazkano.

- Maiatzaren 6an, zapatuan, gaueko 21:00etan afaria eta ondoren saioa Durangoko Kurutziaga Ikastolan.

Bertsolariak: Eneko Abasolo, Ibai Guridi, Enea Pinillos, Ander Salaberria, Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea.

- Maiatzaren 27an, finala Otxandion.

Gai jartzaileak:

Maite Berriozabal eta Oihane Unzalu

Epaileak:

Izaskun Ellakuriaga, Ainhoa Munitxa, Kristina Mardaras eta Asier Ibaibarriaga