'Bizitea bakarra da plantak egiten jarraitzeko'
2026-06-17 07:40 MusikeaBesarkada bat garai barriei, popari, malenkoniari, bigarren eskuko musikeari.
Dramak alkarbanatzea, mugarik barik maitatzeari... Hori da Beire.
Eskarmentu handiko 6 musikariren fusinoa, Iratxe Perezen (Chulería Joder) arpegi atseginenaren gidaritzapean, pop-rock intenso eta modernoko 8 abestiko diskoa sortu dabe. Esperimentazinorari tokia eginez, maskara danak kenduta, ezer itxuratu nahi barik.
Estreinako diskoa (Beire - Beire), irailaren erdialdean izango dogu plazan. Hau da Txikia izeneko aurrerapen singlearen bideoklipa.
Diskoa konponidu eta Harritz Harreguyren estudioetan grabetan ibili dan taldea ondokoa da:
- Iratxe Perez - Gitarristea eta abeslari nagusia (Chuleria Joder).
- Jon Gago - Gitarristea eta koroak (Uger).
- Jone Ibarretxe - Sinteak, gitarristea eta koroak (Vulcanizadas, Cecilia Payne).
- Lore Nekane Billelabeitia - Baxua eta koroak (Belako, Marte Lasarte...).
- Ander Uribarri - Bateria (Orsini, Jariguai, Uger...).
- Kike Heredero - Tronpetea (Ezezez, Tarisko...).
Uda ostean proiektuaren aurkezpen bireagaz hasiko dira eta bertan leitekeana da formazinoan aldaketaren bat egotea.
Maitasuna eta dramak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
