‘.eu’ domeinua martxan
Bizkaie!
Enpresen eta erakundeen izen-emote epearen ostean, ‘.eu’ domeinua Europako edozein herritarrek erabili leike aurrerantzean. Pasa dan barikuan sartu zan indarrean arau barria, goizeko hamaiketan hain zuzen be. Eskaerea Belgikako Interneteko Domeinuen Erregistro Europarrean (EURid) egin behar da eta zorroztasunez aztertuko dabe kasu bakotxa, ‘lehenengo ailegetan dana lehenengoa izango da’.
Marc Van Wesemael Eurid erregistroko gerenteak jakinarazo dauen legez, ‘interes handia biztu dau domeinu barriak eta ekimena arrakastatsua izango dala uste dogu’. Orain arte egindako ikerketen arabera, ‘milaka eskabide’ izango dirala uste dau Wesemaelek.
Domeinu europarra izateko baldintza bakarra Europako Batasuneko herrialde bateko biztanlea izatea da eta, zelan ez, izena aurretik hartuta ez egotea.
Erregistroko iturrien arabera, ‘.eu’ domeinuak ez dau ‘.com’ edo bestelako domeinuak ordezkatu gura, ‘Interneten europar nortasuna izateko aukerea eskaini baino’.
Oraingoz, aurretiazko izen-emote probatan 24.000 domeinu erregistrau dira eta 340.000 eskabide inguru tramitazino bidean dagoz. Horreetatik, 240.000 bat onartuta dagoz daborduko.
Prezioa
Lehenengo urtean, EURid erakudeak domeinu bakotxeko 10 euro kobrauko ditu. Prezio horri norberak emondako borondatea gehitu leikio. Bigarren urtetik aurrera, erakundearen asmoa 5 euro kobretea da.