'Artea ikasbide'

Bizkaie! 2026-06-17 09:28   Kulturea

Bagilaren 15etik irailaren 20ra.




Ikastetxea: Munoa, Barakaldo; artistea: Zaloa Ipiña; irakasleak: Ortzi de Miguel eta Arantza Santamaria.

Guggenheim Bilbao Museoak aurtengo Artea ikasbide borobiltzen dauen erakusketea dakar. Identidadea, kultur aniztasuna, memoria, komunidadea, inguruaren jagoletzea eta irudimena dira Artea ikasbide edizino barriaren ardatzetako batzuk.

Ekimenak 28 urte bete ditu ikasturte honetan eta, hasi zanetik, EAE osoko 4.112 ikaslek, 35 artistak eta 161 ikastetxek hartu dabe parte bertan. Programeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzearen laguntzea dau.

Edizino honetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sei ikastetxetako 6 eta 12 urte bitarteko 127 ikaslek artelan irudimentsu eta espontaneoak sortu ditue lurraldeagaz dituen hartu-emonez, inguruan dituen personez eta eregi nahi dituen etorkizunez hausnartuta.

Asmautako unibersoak, Google Maps-en agertzen ez diran lekuen mapak, etorkizuneko eraikinak, denporan izoztutako ilargiak emoten daben esferak, espazio urrunean ezohiko izakien bizileku diran tokiak: horra hor programearen edizino honetan parte hartu daben Lehen Hezkuntzako neska-mutilen sorkuntzetako batzuk.

Kontuak kontu, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Alejandra Bueno, Manu Muniategiandikoetxea eta Ibon Sáenz de Olazagoitia artistek diseinau eta dinamizau ditue aurtengo sei ikastetxeetako sormen-proiektuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu