Euskal Herria Zuzenean 2026, bagilaren 26, 27 eta 28an, Arberatzen

Bizkaie! 2026-06-17 13:15   Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Hogeita hamar urte joan badira be, inoiz baino indartsuasgo dabil EHZ, izaera bikotxeko egiturea dauen: batetik aktore, egitura bezela bere ingurumenean kokatzen baita, norbanakoak eta kolektiboak batuz eta gogoeta propioak garatuz. Bestetik, Ipar Euskal Herriko herri eta gazte mobimentuaren tresna. Alkartearen izaerea hainbat kontzepturen bidez definidu daiteke: feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, sexu-askatasuna, justizia soziala, internazionalismoa, aniztasun kulturala eta bazterkerien kontrakoa.

EHZ Festibalaren nortasuna, bere programazino musikal alternatibo eta aberatsa da. Ez dira gitxi EHZtik igarotako taldeak, aurrerago mundu mailan ezagun egin diranak. Rap, rock, elektro, metal, reggae... Publiko guztiei egokitutako eskaintzea dakar festibalak. EHZ Festibala ez litzateke ezer izango Euskal Herriko musika talde bikain guzti horreek barik. Talde ezezagunagoak edo txikiagoak izanda bere, danak kalidadean handi dirala erakutsi dabe beti. Festibalean beti izan dabe nazinoartean ezagunagoak diran artisten ondoan, giro ezin hobean euren eskaintzea plazaratzeko: Tiken Jah Fakoly, SuTaGar, Public Enemy, Lluis Llach, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Bigflo & Oli, Fermin Muguruza, Crystal Fighters, Gojira, Keny Arkana, Manu Chao eta beste asko izan dira EHZ Fastibalean izan diran talde entzutetsuak.

Artengo arlo musikalean makinatxu bat talde joango dira Arberatze Zilhekoara, besteak beste, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Tekmao, Ixabe (barikuan), Niña Coyote eta Chico Tornado, Merina Gris, Jonkass Anestesia, Gilkitxaro (zapatua) eta Silitia, Etxakit eta Les Cuisinieres (domekan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu