Sarean  IV. urtea // 157. zenbakia

WiFi sistemea EHUn


Bizkaie!

Euskal Herriko Unibersidadeko campusak dira Euskal Autonomia Erkidegoan Wifi haririk bako sare zabaleneko lekuak. Hiru campusetako 55 eraikinetan eta 250 puntutan Interneterako sarbidea haririk barik egin daiteke, unibersidadeak berak jakinarazo dauenez.

Unibersidadeko eraikin, liburutegi, kafetegi, areto eta kanpoaldeko hainbat gunetan dago WiFi sarea erabilgarri. Gipuzkoako campusean, fakultade eta eskola danetan(Informatika fakultadea, Unibersidadeko Eskola Politeknikoa, Ignacio Maria Barriola eraikina eta Eibarko Ingeniaritza Tekniko Industrialeko Eskola Unibersitarioa) dago sistemea martxan.

Bigarren fasean, 2006-2007 urteen artean, irakaskuntzarako bideratutako eraikin guztietan jarriko dabe WiFi sistemea eta 800 sarbide puntu jarriko dabez.

WiFi sareak hartzen dauen espazioa kontuan hartuta, RedIris/Red.es Ikerketarako Espainiako Sareak Donostiako campusa aukeratu dau Segurtasunaren IV. Foroa egiteko; bertan 33 unibersidadetatik eta 26 erakundetatik etorritako 155 aditu batuko dira bi egunetan.