Kupela taldearen erromeria
Bizkaie!
Tomas Berasaluze ‘Epelde’ soinujoleagaz hiru disko arrakastatsu kaleratu ostean, Angel Larrañaga Azkoitiko kantari-bertsolariak Kupela taldea sortu dau. Tartean, Xabier Albersi ‘Zabale’ trikitijolea eta Juan Ezenarro ‘Berastegi’ bateria jotzaileagaz erabarritu dau musika-estiloa eta erromeria giroagaz jatorkuz gipuzkoarrak. Hamalau piezaz osotutako lana da, ‘Gau Giro’ izenburupean. Jantza solteari lekua egiten deutse baina arrimatuaren eremua ez dabe baztertzen. Holan, musika biziagaz eta alaiagaz jatorkuz, Larrañagaren bertso gazi-gozoak tarteko.
Diskoa Elkar diskoetxearen eskutik dator eta euren estudioetan grabau dabe. ‘Erromeria, herriaren jaia eta bat-batekoa dan heinean, musikearen adierazbide naturalena da; izar azpiko giro epeletan sortutako zoriontasuna izanik, ezinbestekoa da bizitzaren gordinak, gure izate txikiaren mugak eta lur honetako zorigaiztoak leuntzeko eta, momentu batez, atzean ixteko’. Holan aurkezten dau diskoetxeak Kupela taldearen filosofia eta, oro har, musika estiloa.