'Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina' argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2014-01-10 10:02 KultureaErakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.
Kostaldeko emakumeen bizipenak eszenan, Oinkari eta Hika konpainien 'Itsasoaren emazteak' ikuskizunean
2014-01-08 13:35 KultureaJantzea, musikea eta antzerkia buztartzen ditu Oinkari eta Hika konpainiek sortu daben Itsasoko emazteak. Euskal jantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontetan ditu. Barikuan, hilak 10, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean taularatuko dabe ikuskizuna, 21:00etan.
Harkaitz Canoren 'Pasaia blues' galizieraz argitaratu dabe
2014-01-07 17:52 KultureaHarkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria (Susa, 1999) galizierara itzuli dau Isaac Xubin idazleak. Hugin e Munin argitaletxeak argitaratu dauen galizierazko edizino honegaz, lau hizkuntzatan irakurri daiteke liburua, jatorrizko euskerazko bersinoaz gan, gaztelaniaz eta alemanera be itzulia baitago, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak', kronikea eta nobelearean artean
2014-01-07 14:23 KultureaNevadako egunak kronikea da hasieran, eta amaieran nobelea. Halan dino liburuaren kontrazalak. 2007ko abuztutik 2008ko bagilera arte AEBetako Nevadan bizi eta ikusitakoen barri emoten dau Bernardo Atxagak lan barrian. Pamiela argitaletxeak Kondagintza izeneko sailean kaleratu dau.
'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urtarrilaren 19ra arte luzatu dabe
2014-01-03 14:15 KultureaJente ugari batu dau Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketeak, halanda ze urtarilaren 19ra arte luzatzea pentsau dabe, aste bi gehiago. Artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakorik osotuena da, izan be 1985tik gaur egunera arte sortutako proiektu guztiak dagoz ikusgai Bilboko Alondigan. Sarrerea debalde da.
'Avis eta Alba' gazteentzako trilogia, Aitor Aranaren proiektu barria
2013-12-30 14:35 KultureaAitor Aranak Avis eta Alba trilogia kaleratu barri dau Ibaizabal argitaletxeagaz. Irakurle gazteei zuzendutako misteriozko lana atondu dau idazle legazpiarrak, Ivan Mataren marrazkiak lagun dituala.
Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak 'Urertzeko mamarrua' liburua argitaratu dau
2013-12-26 13:31 KultureaAntonio Agirre Urertze maisua izan zan igaz argitaratutako Hirurehun eta hamar segundo haiek liburuaren protagonistea, kaleratu barri dauen Urertzeko mamarrua lanean, barriz, haren ikasle bat da personaia nagusia. Koldo Lopategi Mamarru koaderno laranja batean idazten hasi da, irakurteaz, maitasunaz, heriotzeaz.
'Kresala' eta 'Piztiak eta piztitzarrak' Erroa argitaletxearen eskutik
2013-12-26 11:15 KultureaLiburu biak egokitu dituan Xabier Monasteriok nabarmendu dau euskerazko irakurketan abiatzen diranei zuzenduta dagozala bi liburuok, Euskara errazean bildumea osotzen daben aurreko lau izenburuak bezela, batez be euskaltegietan eta A eta B ereduetako ikastetxeetan dabilzan ikasleei begira.
Eneko Aizpuruak 'Herensuge gorriaren urtea' nobela baltza argitaratu dau
2013-12-18 13:54 KultureaMikel Egileor kazetaria protagonista dauen bigarren nobelea kaleratu dau Eneko Aizpuruak, Herensuge gorriaren urtea (Erein). Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira Goeirrin, baina jazoera batek egoerea guztiz okertuko dau. Horixe da lazkaotarraren istorioaren abiapuntua.
Ikus-entzunezko Erakusketeak bere 15. edizinoa bete dau aurten
2013-12-17 13:19 KultureaErakusketan 100 bat artelan izango dira ikusgai, tartean UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek egin eta Artea eta Teknologia Saileko irakasleek hautatutako lanak, eta baita edizino honetan artista konbidaduak izango diran Christa Sommerer, Laurent Mignonneau eta Andy Gracieren proposamenak be.
Xabier Olarra itzultzaileak Dabilen Elea Saria jasoko dau eguenean
2013-12-17 11:53 KultureaEuskal Liburuaren Gaua ekitaldian emongo deutsie Xabier Olarra itzultzaile eta argitaratzaileari Dabilen Elea Saria. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango da ekitaldia, abenduaren 29an, 19:00etan.
'Hilotzak hobetik ateratzen, duintasunak berreskuratzen' erakusketea, Bizkaia Aretoan ikusgai
2013-12-16 14:38 KultureaErakustaldia Memoria(z) tartean proiektuaren zati da, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatua. Aranzadi Zientzia Alkarteak 2000. urtetik Gerra Zibileko hobien gainean egindako ikerketa-lana jaso nahi izan dau erakusketa horretan, UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz.
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek 'Hondakindegia' ikuskizuna estreinauko dabe gaur Berlinen
2013-12-13 11:12 KultureaGorputza, berbea eta bideoa ditu oinarri Hondakindegia, poesia emonaldi EZ musikatua ikuskizunak. Gaur estreinauko dabe, Berlinen, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Mikel Ayerbe literatura irakasle eta kritikariak.
Galtzagorrik Xabier Olasoren 'Auskalo!' eta Kenneth Grahamen 'Haizea sahats artean' liburuak argitaratu ditu
2013-12-11 12:09 KultureaGaltzagorri alkarteak Xabier Olasoren Auskalo! Igarkizun eta aho korapiloak berrargitaratu dau, Kenneth Grahamen Haizea sahats artean euskeratu. Klis-klasikoak ume eta gazteentzako bilduman kaleratu ditue behar biak.
Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketea antolatu dabe
2013-12-10 17:19 KultureaEuskeraz idatzitako lanak izan behar dira (edozein euskalki onartzen da). Baina ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da.
Durangoko 18. Euskal Denda azokeak 14.000 bisitari izan ditu
2013-12-09 14:35 KultureaDurangoko 18. Euskal Denda azokeak bart zarratu zituan zituen ateak egundoko arrakasteagaz. Danetara, 14.075 lagun pasau dira azokatik, eguneko batez bestekoa 4.691 bisitari izanik, aurreikusitakoa gaindituz, igaz 4.030 izan baitziran.
Ordutxu batzuk geratzen jakoz oraindino 48. Durangoko Azokeari
2013-12-08 15:34 KultureaDurangoko Azokearen 48. edizinoa amaitzen hasi da, baina oraindino ordutxu batzuk geratzen jakoz arrastiko zortzirak arte. Balorazino sano ona egin dabe antolatzaileek, eta argitaletxe, diskoetxe eta guneetako arduradunak be gustura dagoz. Erritmo biziagaz segiduko dau Azokeak azkenengo orduetan be, aurkezpenak, zuzeneko emonaldiak, umeentzako tailerrak, film laburren proiekzinoak eta antzezlanak.
Balorazino 'oso baikorra' egin dabe Durangoko Azokako arduradunek
2013-12-08 13:55 KultureaDatu zehatzik euki ez arren, oraindino Azokea ez da amaitu eta, gustura, pozarren, agertu dira antolatzaileak balorazino-prentsaurrekoan. Jentearen erantzuna izugarria izan da, Gerediaga alkarteko buru Nerea Mujikak adierazo dauenez, balorazino oso baikorra egin dogu. Guneetako arduradunak be pozik dagoz.
Musika Zuzenean lehenengoz aurten, Durangoko Azokan
2013-12-08 11:25 KultureaDurangoko Azokea estreinau dau aurten Musika Zuzenean ekimenak. Autoproduzidutako diskoak dira nagusi standean, tartean, Skatu, Mobydick, Malenkonia eta Mantisasaren beharrik barrienak. Artekale 42 da euren txokoa.
Durangoko Azokako azkenengo egunean be makinatxu bat aukera
2013-12-08 10:49 KultureaIdazle eta musikari ezagun ugariren bisitea jasoko dau Durangoko Azokeak gaur, azkenengo egunean, besteak beste, Landakon izango dira Ramon Saizarbitoria 2013ko Euskadi Saria, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Kepa Juntera, Ken Zazpi, Patxi Zabaleta, Zea Mays, Jon Arretxe eta Toti Martinez de Lezea. Gaur, ganera Azokearen balorazinoa egingo dabe, 11:30ean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...