UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek artelan bat sortu dabe Bilboko Itsasadarra Itsas Museorako
2014-05-06 15:45 KultureaAurkeztutako hogei proiektuen artean, Mar de Diosen eta Miguel Puertasen All Iron formatu handiko artelana izan da aukeratua, eta urrira bitartean izango da ikusgai Museoko kaietan. Gainera, irabazleaz gan, akzesit bi be emon jakez Sandra Villarren eta Rubén Pinoren proposamenei.
Literaturia jaialdia Zarautzen egingo dabe aurten, maiatzaren 28tik bagilaren 1era
2014-04-30 18:45 KultureaLarrabetzun bost urte egin ostean Literaturia Zarautzen antolatuko dabe aurten. Aldatzeko errazoi nagusia estrategikoa dala adierazo dabe antolatzaileek aurkezpenean, Literaturia gehiago hazi eta zabaltzea. Aurkezpenak, barriketaldiak, antzerki emonaldiak eta beste hainbat ekitaldi egingo ditue maiatzaren 28tik bagilaren 1era bitartean.
Irakurketa errazeko lehenengo lau euskerazko liburuak aurkeztu ditue
2014-04-30 15:35 KultureaGaumin argitaletxeak eta BBK-Alhondiga mediatekeak bat egin dabe Euskadi-Irakurketa Erraza alkarteagaz ekimen barria martxan ipinteko. Testuak ulertzeko zailtasunak daukiezenei, euskeraz ikasten dabilzanei eta alfabetau bakoei literatureagaz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie lau liburuko bildumeagaz.
Ana Jakak 'Ez zen diruagatik' nobelea argiratu dau
2014-04-30 12:21 KultureaOlga berrogei urtetik gorako emakume kontraesanez betea dau protagonista Ana Jaja andoaindarrak idatzitako Ez zen diruagatik izan (Elkar) lehenengo nobeleak. Personaien hartu-emonetan, euren psikologian eta sentimenduetan oinarritutako eleberria da.
Mikel Etxaburu ondarroarrak 'Hodeiak zapatetan' olerki liburua aurkeztu dau
2014-04-29 12:53 KultureaBigarren poesia lana argitaratu dau Mikel Etxaburuk, Hodeiak zapatetan (Susa). Maitasuna, gabeziak, konpromisoa eta kartzela ditu berbagai lan barrian. Apirilaren 30ean, Eskoriatzan aurkeztuko dau, errezitaldi batean.
Jantzea lanbidea dala gogoratuko dabe gaur, Jantzearen Nazinoarteko Egunean
2014-04-29 11:16 KultureaADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Bilboko Alondigeagaz lankidetzan, egitarau berezia atondu dau gaur, apirilak 29, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Arrastiko seiretan, Mourad Merzouki jantzari eta koreografo frantsesak egun honetarako idatzitako testua irakurriko dabe Alondigan bertan.
Naia del Castillok urpeko emakumeen irudietan oinarritutako argazki eta eskulturak batu ditu 'Fluxuak' erakusketan
2014-04-25 15:40 KultureaNaia del Castillo artista bilbotarra dogu Bilbao Artek aurten antolatu dauen produkzino propioko bigarren erakusketako protagonista. Fluxuak izenburupean, emakumearen inguruko lan eskultoriko eta fotografikoak batu ditu, 2013an Bilbao Arteko egonaldian egindako lanaren emoitza moduan, aurten lehenengo aldiz aurkeztuko dituan beste lan batzuekaz batera.
'Gorakada 25 urte' erakusketea ikusgai Arrigorriagako XIX. Clown Jaialdian
2014-04-24 18:15 KultureaMaiatzaren 9, 10 eta 11an izango dan Arrigorriagako Nazinoarteko XIX. Clown eta Pailazoen Jaialdiaren egitarauari aurrea hartuko deutso, datorren apirilaren 28tik hasita jaialdia amaitu bitartean, Gorakada antzerki taldearen istorioa laburbatzen dauen erakusketeak: Gorakada 25 urte (1987-2012).
Josetxo Azkonak 'Galdeak eta baleak' poema liburua kaleratu dau
2014-04-24 15:03 KultureaGaldera eta gogoetakaz osotu dau Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak (Pamiela) lana. Mueta askotako itaunak egin ditu, baina ez dau erantzunik emon, hori irakurlearen esku dago. Xabier Leteri eskainitako hiru olerki be idatzi ditu.
Guggenheim Bilbao Museoak kalera eroango dau Ernesto Netoren erakusketea, Bilbobusegaz alkarlanean
2014-04-23 15:51 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean. Iberdrolak babestu dau erakusketea.
'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren zortzigarren edizinoa abian da
2014-04-23 11:24 KultureaEuskaltzaleen Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren zortzigarren edizinoa ipini dau martxan gaur, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, hainbat euskera alkarte, udal, liburutegi eta liburu dendagaz batera. Aurten 42 herritara zabaldu dabe ekimena.
Kirmen Uribek Albanian aurkeztuko dau bere Bilbao-New York-Bilbao
2014-04-23 10:58 KultureaKirmen Uribek Tiranako Nazinoarteko Liburu eta Arteeen Jaialdian hartuko dau parte datorren eguenean, hilak 24. Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpena aurkeztuko dau bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta.
Lore-sortadun damea ikusgai asteon Bilboko Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren barruan
2014-04-22 14:50 KultureaLore-sortadun damea XV. mendeko erretratu iraultzaileenetako bat izan zan. Eskultura erabat barritzailea da, ez dalako bular inguruan mozten, garai haretako ganerako erretratuetan ohikoa zan lez, eta, horrezaz gan, erretratuan agertzen dan emakumearen eskuak be irudikatzen ditualako. Hori ez da bape arrunta holako lanetan, XV. mendean zein geroagoko garaietan.
Katixa Dolhare-Zaldunbidek 'Biribilgune' nobelea kaleratu dau
2014-04-22 12:56 KultureaIrakasle lapurtarraren lehenengo nobelea da Elkar argitaletxeak, Elkar Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen daben Gazteluma bekearen bidez plazaratutakoa. Polizia Nazionaleko agentea da liburuko protagonistea, eta Legez Kanpoko Immigrazino Errepresiboaren zerbitzu batean egiten dau behar. Polizia nobela generoaren parodia dala dino egileak.
'Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II' liburua argitaratu dau EHUk
2014-04-22 11:51 KultureaEuskal Herriko Unibersidadeko ikasle talde batek Iban Zalduaren Etorkizuna (Erein, 2005), Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) eta Ur Apalategiren Fikzinoaren izterrak (Susa, 2010) ipuin liburuen azterketea egin dau Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II liburuan.
2014ko Euskadi Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzeak
2014-04-16 14:40 KultureaEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.
Iñigo Aranbarrik 'Apirila' bere laugarren nobelea plazaratu dau
2014-04-15 18:31 KultureaGaur egungo egoerea eta 1766ko Azkotiko matxinadea lotu ditu Iñigo Aranbarrik Apirila (Susa) nobelan. Idazle azkoitiarraren laugarren eleberria da hau.
Jon Anduezak eta Jon Eugik gazte literaturako liburu bana argitaratu dabe
2014-04-15 12:07 KultureaElkar argitaletxeak kaleratu barri ditu Jon Anduezak idatzitako San Ferminetan, Lesakan eta Jon Eugiren Zortzi ipuin gotiko, biak Taupadak izeneko bilduman. Hamahiru urtetik gorako irakurleei zuzenduta dagoz.
IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra
2014-04-15 11:32 KultureaDatorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.
Juan Kruz Igerabidek 'Zangotraba' nobelea kaleratu dau
2014-04-14 17:56 KultureaZangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...