Euskal Jaia egingo dabe Sopelan irailaren 9an eta 10ean

Bizkaie! 2017-08-30 10:01   Kulturea

Kontzertuak, azokea, antzerkia eta jantzak egongo dira, besteak beste.

Aspaldiko ohiturea da Euskal Jaia Sopelan, 1924an egin eben lehenengo edizinoa. Irailaren bigarren asteburuan, 9an eta 10ean, dator aurtengo hitzordua eta Sopelako Udalak jakitera emon dauenez, egitarau bete-betea egongo da herritarren eta bisitarien eskura. Edade guztietako jenteari zuzendutako programazinoa atondu dabe.

Zapatuan, goizeko 10:00etan hasiko dira Euskal Jaiko ekitaldiak. Ordu horretan nekazal produktuen azokea zabalduko dabe. Fruta, barazki, gaztai eta lora onenei sariak emongo deutsiez. Sopelako pandero joleek kaleak alaituko ditue goizean eta frontoian pala partiduak jokatuko dira. Euskal jantzen erakustaldia egingo dabe Eguzkilore eta Meñakoz taldeek 12:30ean.

Arratsaldean be eskaintza zabala egongo da. Esate baterako, Hortzmuga konpainiak Femmes ikuskizuna eroango dau Sopelako kaleetara eta gaueko 22:00etan, Dantzaz konpainiak Mikel Laboaren inguruan sortutako jantzaldia aurkeztuko dau.

Domeka goiza marrazki lehiaketeagaz hasiko da, Zirri Marra alkarteak antolatuta. Egun horretako hitzordu nagusia, gastronomia zaleentzat behintzat, sukalki lehiaketea izango da. Bizkaiko harri-zulatzaileen finala eguerdi partean jokatuko da. Arratsaldean, Begira Antzerkia konpainiaren Roklaunrola umeentzako ikuskizunak zarratuko dau Euskal Jaiko egitaraua.

Sopelako Udalak dei egin deutse herritar eta bisitari guztiei Euskal Jaiko ekitaldiez disfrutau daien. Egitarauan euskal jaietako tradizino gehienak sartu dituela nabarmendu dau.

2017/09/09 - 2017/09/10

Sopelan

Erantzunak

xanti ledesma 2017-09-03 14:14 Erantzuna | #1

Kaixooooo, Xanti Ledesma naiz, Begira ntzerkikoa, Euskal Jairen asken ikuskizun egingo dugunak. Bakarrik ikuskizunaren izenburuaren aldaketa eskatzeko idazten dizuegu, zeren KLAUN DE KLOUN erru bat da, baizik eta ROKLAUNROLA, ez da zuen errua, gura "manager"en erru bat zen, asieran ez zeukan oso argi ikuskizunaren izenburua eta berari azaltzeko esan genion: "ROKLAUNROLA, (klaun de clown) eta hortik dator errua, jejeje. Eskertuko dizuegu erru hau zuzentzea. Eskerrik asko eta ikusiko gara Roklaunrolaz dantzan eta jolasan.

Bizkaie! 2017-09-05 11:55 Erantzuna | #2

Eskerrik asko Xanti Ledesma zuzenketeagitik. Dagoeneko zuzendu dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu