'Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona' Ramon de Zubiaurreren lan ezaguna ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-09-18 14:46 KultureaRamon de Zubiaurrek 1924. urte inguruan pintautako Shanti Andia 'Ausarta' euskal itsasgizona da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidau barria. Madrilgo Reina Sofia Museotik ekarri dabe, eta urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai.
'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urritik aurrera, Bilboko Alondigan
2013-09-18 13:01 KultureaBilboko Alondigeak Guerrilla Girls 1985-2013 artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakoa edegiko dau urriaren 3an. 1960ko hamarkadan sortutako arte feministearen mobimentuko ahots garrantzitsua da AEBetako taldea. Erakusketea 2014ko urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.
Anne-Lise Broyerren 'Au Rois du bois' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan
2013-09-17 18:15 KultureaAnne-Lise Broyer artista frantsesaren argazki erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazkigintzeak literaturea, zinemea, marrazki eta grabaduekaz daukan loturea jorratzen ditu. Au Rois du bois zemendiaren 3ra arte egongo da ikusgai.
Uxue Alberdik eta Xabier Amurizak literaturearen eta bertsolaritzearen arteko alkarreraginak aztertuko ditue Bilbon
2013-09-16 11:53 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz egitarauaren barruan, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari gipuzkoar gazteak eta Xabier Amuriza bertsolari eta idazle bizkaitar beteranoak literaturearen eta bertsolaritzearen arteko alkarreraginak azalduko ditue irailaren 17an, Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean. Ekitaldia Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria izango da gidari.
BilboArgazki erakusketa eta berbaldi egitaraua urrian abiatuko da
2013-09-13 15:04 KultureaEuskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak BilboArgazki ekimenaren zazpigarren edizinoa aurkeztu dau. Erakusketak, berbaldiak eta tailerrak eskainiko ditue aurten. Inaugurazinoa urriaren 17an izango da, Los Mundos espazioan.
UPV/EHUk ‘Nafarroa, 1936’ memoria historikoaren eta Gerra Zibilaren gaineko erakusketea antolatu dau
2013-09-13 14:32 KultureaJose Ramon Urtasun artista plastikoaren koadroen bidez, 1936ko matxinada militarraren testuinguruan frankistek Nafarroako hainbat herritan egindako zapalkuntzaz egiten da gogoetea.
Eusebio Maria Azkue omenduko dabe Lekeition, irailaren 20an
2013-09-13 12:04 KultureaEusebio Maria Azkueren jaiotzearen 200. urteurrena dala-eta ekitaldi berezia egingo dabe Lekeitioko Udalak eta Euskaltzaindiak irailaren 20an. Maitane Larrauri alkateak, Jon Kortazar idazleak, Josu Bijuesca ikerlariak, Xabier Altzibar irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartuko dabe parte.
Mikel Ayllon arabarrak irabazi dau XVI. Igartza Saria
2013-09-13 11:31 KultureaDeialdi honetan hogeita bost proiektu aurkeztu dira, eta Mikel Ayllonen Ez tiro egin anbulantziei izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria epaimahaikideek.
Maider Lopezen 'Making ways' lana ikusgai, Istanbulgo Biurtekoan
2013-09-12 15:32 KultureaArtista donostiarrak Making ways (2013) egitasmoa eta Ataskoa lana aurkeztuko ditu egunotan Istanbulgo 13. Biurtekoan. Irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da biurtekoa, eta arlo publikoa foro politiko zelan bihurtzen dan aztertuko dau.
Karmele Jaiok 'Música en el aire' nobelea kaleratu dau
2013-09-11 15:46 KultureaOrain lau urte kaleratutako Musika airean (Elkar) nobelearen gaztelaniazko itzulpena aurkeztu dau Karmele Jaiok gaur Bilbon, Música en el aire (Ttarttalo). Idazle gasteiztarrak berak itzuli dau liburua. Elena sasoiko emakume baten bizipenak kontetan dira eleberrian, haren barruko mundua, barruko musikea da kontakizunaren hari nagusia.
'Bosteko 2013' erakusketa ibiltaria Zornotzan abiatuko da
2013-09-11 15:04 KultureaGaur bertan, Zornotzako Zelaieta zentroak estreinauko dau Bosteko 2013 programea. Ostean, Juana García Pozuelo, Álvaro Gil Soldevilla, eta Sra. Polaroiskaren artelanak ondoko herrietan izango dira ikusgai, Arrigorriagan, Basaurin, Getxon eta Leioan.
Arma trafikoari buruzko 'Arma, tiro, bammm!' nobelea kaleratu dau Joan Mari Irigoienek
2013-09-10 17:31 KultureaJoan Mari Irigoienek aurkeztu barri dau arma trafikoari buruzko Arma, tiro, bammm! (Elkar) nobelea. Hari bi ditu liburuak, batetik, Bereibarko familia bat, bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana, eta bestetik, Balad al Xams-eko beste familia bat
Aiko taldeak 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltaria aurkeztu dau Donostian
2013-09-10 15:42 KultureaIruñeak eta Iparraldek ekimenagaz bat egin dabe lehenengoz, Markina-Xemeinegaz batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukerea eskaintzen daben uri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina-Xemein.
'Dantza Lanak / Basque Country' katalogoa aurkeztu dabe Etxeparek eta ADDE alkarteak
2013-09-09 13:00 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak alkarlanean sortu daben Dantza Lanak / Basque Country katalogoa aurkeztu barri dabe Fira Tàrrega azokan.
Xandra Villarren ‘Guztia Gardentasuna' izeneko lana aurkeztu dabe Bilbon
2013-09-06 12:41 KultureaIrailaren 6an, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren zazpigarren erakusketea inaugurauko da. Gaur hasi eta irailaren 30era arte, Deustuko zubiko aginte-etxoleak Xandra Villarren Guztia Gardentasun interbentzinoa hartuko dau.
Sestaon eta Bilbon titiriteroen artea bizirik dagoala aldarrikatuko dabe asteburuan, Txotxongilo Egunean
2013-09-03 15:09 KultureaAurtengo Txotxongilo Eguna antolatzea gatxa izan da, alde ekonomikoari erreparauta batez be, baina Enkarni Genuak esan dauenez, gure artea bizi-bizirik dagoala aldarrikatu nahi dogu, gaur eguneko ia ume guztiek txotxongiloak ezagutzen ditue, disfrutau egiten dabe gure ikuskizunetan, hori ezin da galtzen itxi.
Hiru euskal konpainia egongo dira Tarregako kale-antzerki jaialdian
2013-09-02 15:30 KultureaKale-antzerkiaren hitzordu garrantzitsuenetako bat da Kataluniako Tarrega herrian egiten dana, aurten irailaren 5etik 8ra. Hortzmuga Teatro, Ertza taldea eta Cielo Raso konpainia izango dira Euskal Herriaren ordezkariak.
Bilboko Udaltegiek 8 erakusketa barri jasoko ditue Expodistrito programearen barruan
2013-08-30 12:17 KultureaExpodistritok, Bilboko Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren astelehenean, irailaren 2an, emongo deutso hasierea urteko azken hiruhilekorako egitarauari (bost, pintura erakusketak izango dira eta hiru argazki erakusketak).
Getxophotoren 'Amesak' eguenetik aurrera izartuko dira
2013-08-27 15:48 KultureaAmesak ardatz hartuta, Christian Caujolle izen handiko kritikalaria komisarioa dauen Jaialdian, mundu osoko 17 argazkilarik hartuko dabe parte. Erakusketak abuztuaren 29tik irailaren 29ra arte egongo dira zabalik.
Azken egunak 'L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947. Picassotik Dubuffetera' erakusketea ikusteko
2013-08-27 12:16 KultureaBilboko Guggenheim Museoan ikusgai dagoan erakusketan agirian jarri da, nazien okupazino sasoiko Frantzian, artista batzuek arte ofizialari uko egin eutsiela arte-molde eta erantzun estetiko barritzaileen bidez, hau da, geroko artea eraldatuko eban artearen bidez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...