Udako arte erakusketak Lekeitioko Kultur Kaian
2013-07-17 11:40 KultureaLehenengoan Sain Maurreko artistak dira protagonista, garagarrilaren 16tik 21era bitartean, Kaletik kartzelara, kartzelatik kalera deitutako erakusketan Julen Atxurra Egurrola (Pototo), Jon Bienzobas Arretxek (karaka) eta Patxiku Guimon Fagoagaren lanak dagoz ikusgai.
Lekeitioko 24. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia: zeruko jantzak eta hamaika istorio harrigarri
2013-07-15 15:18 KultureaIkusle kopuruari jagokonez, nabarmendu behar da zapatuko antzerkizale uriolea. Ikuskizunak lepo bete ziran eta giro ezin hobea izan da asteburuan zehar. Aurten, danetara 18.000 ikusle batu dira kale-arteez gozetako. Kulturea Lekeitioko garapen ekonomikorako aktibo garrantzitsua dala argi geratu da beste behin be.
Cristina Lucasek 'On air' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan
2013-07-12 11:49 KultureaCristina Lucasek hegaz egiteko aspaldiko amesa hartu dau abiapuntu Rekalde aretoan zabaldu barri dauen On air erakusketea atontzeko. Menpekotasun eta podere tresnei buruz egin dauen gogoetearen emoitzea urriaren 13ra arte egongo da ikusgai Bilbon.
Jabi Santa Cruz erandiotarrak 'Baso ilun itoan' liburua kaleratu dau
2013-07-11 17:56 KultureaBlas de Otero-Bilboko Uria saria irabazi eban Jabi Santa Cruz idazle erandiotarrak 2011ko edizinoan, euskerazko modalidadean. Orain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak bere lana kaleratu dabe, Baso ilun itoan.
Poesia, musikea eta artea, Eako Poesia Egunen hamargarren edizinoan
2013-07-11 15:47 KultureaGaur egungo egoera sozio-ekonomikoari begira ospatuko dabe Eako Poesia Egunen hamargarren urteurrena, garagarrilaren 19tik 21era bitartean. Ikusgarria da hemen bidegabea, Gabriel Arestiren aipua, izango da aurtengo lemea.
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen laugarren interbentzinoa Deustuko zubian
2013-07-11 15:12 KultureaMikeldi Pérez Urkijoren Geometria Abstraktua eta Tanketak interbentzinoan, forma geometriko aseptiko batzuk, zubiko makina etxola zaharreko leihoak estaliko ditue. Iluntzerakoan eta barruan argiak pizterakoan, barriz, irudi abstraktu horreetatik formatu handiko argazki batzuk ikusiko dira.
Francisco de Zurbaranen 'Ama Birjinea umetan, lotan' aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2013-07-10 17:52 KultureaObra konbidadu barria ikusgai dago daborduko Bilboko Arte Museoan, Francisco de Zurbaranen Ama Birjinea umetan, lotan pinturea, hain zuzen be. Irailaren 15era arte egongo da museoko bederatzigarren aretoan.
Antoine de Saint-Exupéry-ren 'Le Petit Prince' zubereraz
2013-07-08 18:13 KultureaZuberoako Sü Azia alkartearen edizino horretan, Saint-Exuperyk berak Le Petit Prince-n egindako kolorezko marrazkiak agertzen dira.
'Narrazioak eta olerkiak 2012' liburua argitaratu dabe
2013-07-08 11:58 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2012 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak deitutako 2012ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.
Arantzazun egoan Gabriel Arestiren 'Harrizko herri hau' familiari bueltau deutsie
2013-07-05 11:34 KultureaArantzazuko fraileek eskuizkribua familiari bueltau deutsie; Meli Esteban Arestiren alargunak jaso eban Jose Mari Arregi frantziskotarraren eskutik. Arestiren familiak, Gabriel Aresti Kultur Alkartearen laguntzaz, poetearen obra oso eta bateratua gizarteari eskaintzeko asmoa dauela agertu dau.
Kale antzerkia sartuko da Lekeitioko portuan hilaren 12tik 14ra
2013-07-04 14:46 KultureaLekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia indartsu dator aurten be eta bertoko zein atzerriko konpainia barritzaileenak ekarriko ditue 24. ekitaldi honetan. Lehenengo aldiz, itsasontzi baten ganean antzerkia ikusteko aukerea egongo da eta, eleizako kanpantorretik zintzilik ikusi ahal izango doguz aktoreak beste emonaldi baten.
Bilboko Itsasadarretik bisita antzeztuak egongo dira garagarrileko eguenetan
2013-07-02 15:41 KultureaBilboats enpreseak eta Hortzmuga Teatro antzerki konpainiak bat egin dabe ekimen barrian. Hilaren 4an hasi eta abuztuaren 1era arte, eguenero, ordubeteko ibilaldia egingo dabe itsasadarrean, Bilbo eta inguruko herrien historia ezagutarazoteko. Azalpenak emoteko, pertsonaia bi erabiliko ditue, kostaldeko antzinako lanbideak irudikatzen dituenak.
Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketea Bilbon ikusgai garagarrilean
2013-07-02 10:49 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren Ondare aretoan Naturaren Argazkilariak 2013 erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 30era arte. Urtero parte hartu nahi daben Europako argazkilari profesional nahiz afizionatuentzat zabalik dagoan GDT European Wildlife Photographer of the Year lehiaketako irudi-bilduma bat egongo da ikusgai erakusketan.
Mari Luz Esteban basauriarrak 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen' bere lehenengo poesia-liburua kaleratu dau
2013-06-28 12:36 KultureaGai intimoak hartu ditu ardatz Mari Luz Estebanek Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela) bere lehenengo poesia-liburuan, besteak beste, sexualidadea, heriotzea eta maitasuna. Liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dabe gaur, hilak 28, Donostiako Udal Liburutegian, 19:00etan
Arrate Egaña idazleak irabazi dau Gabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketea
2013-06-26 15:12 KultureaGabriel Aresti XXX. Ipuin Lehiaketako epaimahaiak Arrate Egañak idatzitako Marquez ipuina saritu dau, eta Uxue Alberdik aurkeztutako All right-ek, ostera, akzesita jaso dau.
Aiko taldeak ikasturte amaierea ospatuko dau zapatuan, Plateruena kafe antzokian
2013-06-21 15:52 KultureaAiko musika eta eta jantza irakasle taldeak zapatuan, hilak 22, egingo dau aurtengo Jantzazale Eguna, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Ikasturtea amaitzeko, antxinako erromerien antzeko jaia prestau dabe, bazkari eta bazkalostea.
Patxi Zabaletak 'Absurdoko kontuak' liburua kaleratu dau
2013-06-20 15:07 KultureaAbsurdoari buruzko gogoeta filosofikoa egin dau Patxi Zabaletak Absurdoko kontuak edo zoroen kronikak lan barrian. Pamiela argitaletxeak kaleratu dau liburua, Saio eta Testigantza atalean.
'Kea', UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen hirugarren interbentzinoa Deustuko zubian
2013-06-20 15:04 KultureaGaur eguena, bagilak 20, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak, Ane Rodríguezen eta Josu Billelabeitiaren Kea interbentzinoa hartuko dau garagarrilaren 10era arte.
Bilboko Harrobia zentroak umeentzako udaleku artistikoak antolatu ditu
2013-06-20 13:29 KultureaHarrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroak umeentzako Udaleku Artistikoak eskainiko ditu garagarrilean. Euskal konpanietako antzezle, jantzari eta zirkuko artistak izango dira begiraleak. Izena emoteko epea bagilaren 28an amaituko da.
Bilboko Unibersidade eta Antzerki Eskolen II. Jaialdia garagarrilaren hasieran egingo da
2013-06-19 12:19 KultureaEAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu arren, izena mon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...