Artiumek 'Mirarien horma' ikasturteko hezkuntza proiektuaren abiapuntu erakusketea zabaldu dau
2014-10-16 11:47 KultureaGasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak Mirarien horma aurkeztu barri dau, 2014-2015 ikasturteko hezkuntza arloko programearen hasierea. Artium Bildumako hiru lan batu ditu Charo Garaigorta komisarioak erakusketan, Dora Garciaren Lucy, Vicente Amestoyren izenik bako Familia esaten jakon lana, eta Loretta Luxen Portrait of a Girl 2.
Marta Cardenasek egin dau 49. Durangoko Azokako kartela
2014-10-15 15:45 KultureaArtista donostiarrak eskuz pintautako lanak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea. San Agustin Kulturgunean egin dabe aurkezpena goizean, eta bertan izan dira Marta Cardenas artistea bera, Nerea Mujika Gerediagako burua eta Txelu Angoitia argazkilaria. Durangoko Azokea abenduaren 5etik 8ra egingo da.
Benoit Broisaten 'Le musée imaginaire' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-10-15 11:04 KultureaZemendiaren 23ra arte, Alexandra Baures komisarioak zuzenduta, Benoit Broisat artistearen Le musée imaginaire erakusketa izango da ikusgai Rekalde aretoan. Mapamundistak 2014 edizinoaren barruan, eta Bilboko Institutu Frantsesaren laguntzinoagaz aurkeztu da.
Alaine Agirre bermeotarrak helduentzako lehenengo nobelea kaleratu dau, 'Odol mamituak'
2014-10-14 17:55 KultureaInfernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabe idazleak berbaurrean dinoen lez. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta osatze neketsua, gordin kontauta, eta tartan umorea erabiliz, azaldu ditu Alaine Agirrek Odol mamituak (Elkar) nobelan. Barikuan, hilak 17, liburua eta bertan agiri diran gaiak berbagai izango ditue egileak berak eta Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen irakasleak Bilbon, Elkar aretoan, 18:30ean.
Leire Bilbao idazlea nazinoarteko itzulpengintzan mintegi baten parte hartzen dabil egunotan, Galizian
2014-10-14 10:57 KultureaEgunotan, urriaren 19a bitartean, Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra egiten dabilz San Simon ugartean, Vigo errekan. Leire Bilbao idazle ondarroarra mintegian parte hartzen dabil, beste 6 poesia egilegaz batera.
Shinichi Watanabe anime zuzendari japoniarrak Getxoko Manga Azokan parte hartuko dau
2014-10-14 10:44 KultureaShinichi Watanabe anime zuzendari ezaguna egongo da zemendiaren 15ean eta 16an Areetako Geltokia plazan egingo dan Getxoko Manga Azokan. Zuzendari eta bikoizketa aktore japoniarra Excel Saga edo Puni Puni Poemi sailakaitik ezaguna da eta azokan izango diran zenbait jardueratan parte hartuko dau.
Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' ingelesez argitaratuko da
2014-10-08 18:24 KultureaKirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria ingelesez argitaratuko da datorren urriaren 20an. Seren Books argitaletxeak kaleratuko dau liburua, eta Elizabeth Macklin New Yorkeko idazleak itzuli dau euskeratik ingelesera.
Dantzan Bilaka programeak bederatzi koreografia erakutsiko ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian
2014-10-08 14:34 KultureaHiru emonaldi atondu ditu Dantzan Bilakak urrian, koreografo hasibarrien lanak ikusleekana hurreratzeko. Lehenengo saioa hilaren 10ean izango da, Bilboko Alondigan, eta Maria Ibarretxe, Izaskun Lapaza, David Guerra eta Atxarte Lopez de Munainen lanak ikusteko aukerea izango da.
'The American Literary West' Nazioarteko III. Biltzarra Gasteizen
2014-10-08 13:47 KultureaGasteizeko Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Areto Nagusia izango da The American Literary West Nazinoarteko III. Biltzarraren egoitza urriaren 8tik 10era bitartean. Topaketa horretan, besteak beste, muga kontzeptuaren esangura, inplikazino eta konnotazino desbardinak aztertuko ditue Ipar Amerikako Mendebaldeagaz lotuta erabilten danean.
Jerome Bel eta Pippo Delbono lako nazinoarteko artistak eta euskal konpainien parte-hartze handia aurten XVI. BAD Jaialdian
2014-10-08 11:13 KultureaEuskal sorkuntza barriak eta nazinoarteko konpainien presentzia adierazgarria izango dira ardatz Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen BAD-en – Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdiaren edizino barrian. Gure uriko hamar bat eszenatoki hartuko ditu urriaren 22tik zemendiaren 2ra.
Hiperrealismoaren mende erdiko historia 68 margolanetan, Bilboko Arte Eder Museoan
2014-10-07 15:34 KultureaHirurogeiko hamarkadatik gaur egunera bitartean sortutako lanen atzera begirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak, Hiperrealismoa, 1967-2013. Erakusketea 34 egileren 68 lanek osotzen dabe, tartean, Jonh Baeder, Chuck Close, Richard Estes, Ben Johnson eta Raphaela Spenceren obrek. Urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.
Patxi Zubizarretak '50' disko-liburua argitaratu dau
2014-10-06 18:24 KultureaNikolas idazlea, Joseba pianistea eta Rafael artistea Panticosaraino doaz errezitaldi bat emotera, Baso bat opari izenekoa. Patxi Zubizarretak idatzitako istorioak Mintxo Cemillanen marrazkiak ditu alboan, eta lagun ditu Joserra Senperanaren pianoa, Oihane Igerabideren harpea, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsak. Txalapartak Amaiur bilduman argitaratu dau 50 nobeleak.
'Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan' erakusketea ikusgai dago Euskaltzaindiaren egoitzan
2014-10-06 15:00 KultureaEtxez etxe da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dau Euskaltzaindiak. Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran izeneko erakusketa antolatu dau, urriaren 1etik 31ra bitartean.
Eriz Morenok Nazinoen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu dau '18/19/2013' erakusketan
2014-10-06 11:55 KultureaLan osoa guduari buruzkoa da, baina ez da guduagaz zerikusia dauen ezer agertzen; gehiago interesetan jataz guduaren garaiko testuinguru sozial eta politikoak eta bakotxak zelan ulertzen dauen jazoera historiko hori, azpimarratu dau artisteak. Morenok erakusketea urrian antolatzeko eskatu eban, hile honetan 201 urte beteko baitira Nazinoen arteko Gudua jazo zala, hilaren 16tik 19ra bitartean, zehatz esanda.
Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan
2014-10-03 14:19 KultureaBizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da (aurtengoa VIII. edizinoa da) eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.
Aragoiko folklorea eta jotak protagonista astegoienean Bilbon
2014-10-03 11:24 KultureaFolklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).
Bilboko Alondigeak 'El contrato' erakusketea aurkeztu dau
2014-10-02 15:06 KultureaEl contrato erakusketea gaurtik aurrera, urriaren 2tik, 2015eko urtarrilak 11ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alondigan. Erakusketa honek zinemea, eskulturea, argazkigintzea, poesia, audioa, antzerkia edo jantza arloetan dabilzan hogei bat artistaren lanak batzen ditu.
Pako Aristik 'Urari ostutako poemak' liburua argitaratu dau
2014-10-01 15:23 KultureaItsasoari begira egindako paseoetan sortutako ideak dira Pako Aristiren Urari ostutako poemak (Susa) liburuko olerkien abiapuntua. Bizitzearen aldakortasunaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak, eta poemen bitartez bidaia bat proponiduten deutso irakurleari.
Getxoko XXXII. Antzerki Jardunaldiak urriaren 11n hasiko dira
2014-10-01 11:28 KultureaBederatzi emonaldi eskainiko ditue Getxoko 32. Antzerki Jardunaldiek, hilaren 11tik 19ra bitartean. Umeentzako antzerkiak garrantzi berezia izango dauela aurreratu dabe antolatzaileek, izan be eurentzako bost saio izango dira. Igaz lez, Algortako San Nikolas plazea eta Andres Isasi Musika Eskolea izango dira eszenatokiak.
Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-09-30 14:22 KultureaEuskal Herriko Unibersidadeko Arabako campuseko Errektoreordetzeak Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea edegi dau. Lehiaketearen helburua sorkuntza artistikoa eta literarioa sustatzea eta saritzea da.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...