Marco Canale eta Olga Mesa koreografoen estreinaldiak, BAD jaialdiaren azkenengo astegoienean
2014-10-31 10:56 KultureaBAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiaren 16. edizinoa amaitzear dago, domekan eskainiko ditu aurtengo azkenengo emonaldiak. Baina, estreinaldi bigaz zarratuko ditu ateak, Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer eta Olga Mesa koreografo eta artistearen Carmen Shakespeare: Acto 1 beharrakaz, hain zuzen be.
Getxoartek egungo sorkuntzea eroango dau Areetara
2014-10-30 11:46 KultureaEkimenaren helburuak dira artista barrien lana bultzatu eta horreen prestakuntzan lagundu, esperimentazino- eta hazkunde-gune bilakatu eta sormen garaikiderako prozesuak publikoari hurreratu. Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan 30 arte-proposamen egongo dira ikusgai eta, horreen inguruan, zenbait jarduera antolatu dira.
Jabier Muguruzak 'Hilen logika ezkutua' helduentzako narrazino liburua kaleratu dau
2014-10-30 10:32 KultureaEguneroko bizitzako kontuak jaso ditu Jabier Muguruzak, itxuraz jazoera normalak izan arren, azpian beste esangura bat daukienak. Hilen logika ezkutua (Erein) helduentzako hamabost urte idatzi barik egon ostean ailegau da. Kontakizun guztiek aipu bana dabe, berbarako, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska, Bernardo Atxaga, Milan Kundera edo Josep Plarenak.
Liburu-denden jaia egingo dabe liburu zahar eta aukerakoen azokearen bezperan
2014-10-29 14:39 KultureaUrtero lez, Bilboko Arenalean liburu zaharrak, aukerakoak eta antxinako edizinoak ikusi eta erosteko aukerea egongo da, urriaren 31tik zemendiaren 16ra. Aurtengoan, ganera, urriaren 30ean Liburu-denden Jaia egingo dabe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hiru lurraldeetako liburu-dendetan, tailerrak, musikea, liburu aurkezpenak eta idazleekaz topaketak egongo dira. Jaiaren helburua da herritarrei liburu-dendak ezagutzeko konbita egitea eta gizartean zein kulturan beteten daben zeregina azaltzea.
Jasone Osorok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
2014-10-28 14:17 KultureaIdazle elgoibartarraren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. 26 behar aurkeztu dira, eta danen artean Jasone Osororen egitasmoa aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria eguen arrastian jasoko dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan
Bronte, Munro, Lispector eta Calder, 'Literatura Unibertsala' bilduman izango dira laster
2014-10-28 13:33 KultureaEIZIEk Literatura Unibertsala bildumako itzulpen proiektuen esleipena jakinarazo barri dau. Zazpi liburu barri aukeratu ditu epaimahaiak: Emily Bronteren Wuthering Heights, Alice Munroren Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage, François Villonen Le testament, Norman Manearen Întoarcerea huliganului, Clarice Lispectorren Felicidade Clandestina, Pere Caldersen Aquí descansa Nevares eta Sergei Doblatoven Чемодан (Maleta).
Virginia Woolfen 'Dalloway andrea' nobelea eta 'Etxeko Aingerua hiltea' testua kaleratu ditu Edo argitaletxeak
2014-10-27 13:51 Kulturea1925ean argitaratutako Mrs. Dalloway nobelea Itziar Diez de Ultzurrunek euskeratu dau, eta Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltea saiakerea, Ana Isabel Moralesek. Edo etxeak argitalpen berean batu ditu.
Barriro dago martxan Bizkaidatz literatur sariketea
2014-10-24 15:10 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dauen lehiaketa horrek berezitasun nabarmen bat dauka: Idazle ezagun bik narrazino edo nobela labur banaren hasierea idazten dabe, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek istorio horren jarraipena idatzi behar dabe. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike, 2015eko zezeilaren 20ra arteko epean. Bizkaidatzen edizino honetan, Ana Urkiza arduratu da euskerazko narrazinoaren hasierea idazteaz eta, erderazkoan, Ivan Repila izan da egilea.
Ramiro Pinilla bizkaitar idazlea hil da
2014-10-23 18:00 KultureaRamiro Pinilla (Bilbo, 1923 – Getxo, 2014) idazlea gaur, eguena, hil da, 91 urte zituala. Ibilbide emonkorrean, Euskadi Saria birritan irabazi eban (La tierra convulsa, 2004, eta Aquella edad inolvidable, 2012). Gainera, Espainiako Narratiba Sari Nazionala (Las cenizas del hierro, 2005) eta Nadal saria (Las ciegas hormigas, 1960) be irabazi zituan.
Lynne Cohenen argazkilariaren atzera begirakoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-10-23 17:46 KultureaArtista estadubatuarraren begirada bereziaren bilakaerea azaltzen dabe Rekalde aretoan ikusgai dagozan 80 argazkiek, 70eko hamarkadearen hasieratik gaur egunera arte. Urtarrilaren 25era bitartean egongo da zabalik Lynne Cohenen atzera begirakoa.
Guggenheim museoa beste hogei urtean egongo da Bilbon
2014-10-23 13:40 KultureaGure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea aurkeztu eben goizean, eta arrastian Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Salomon R. Guggenheim Fundazinoagaz daukien hitzarmena lbeste hogei luzatuko dabela jakinarazo eben.
'Cafe Bar Bilbao' Teatro Laburreko Sarien 12. edizinoa martxan dago
2014-10-22 11:47 KultureaFormatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki muetarako lanen lehiaketea antolatu dau Bilboko Cafe Bar Bilbaok. Euskerazko eta gaztelaniazko beharrak bialdu daitekez, eta gehienez be 30 minutuko antzezlanerako izan beharko dabe. Gidoiak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 31 da.
'Txotxongiloak igandero' zikloaren bosgarren edizinoa prest dago Bilboko Campos Antzokian
2014-10-21 15:35 KultureaZemendiaren 2tik urtarrilaren 4ra bitartean, domekero umeei zuzendutako txotxongilo emonaldiak antolatu ditue Bilboko Campos Antzokian. Danetara, bederatzi antzezlan programau ditue, goizez eta arrastiz. Saio gehienak 3-4 urteko ikusleentzako dira, baina badagoz nagusiagotxuentzako bere, 6 bat urtekoentzat.
Kanadako belardien kulturea Bilbora dator Creative Saskatchewan plataformearen eskutik
2014-10-20 15:14 KultureaCreative Saskatchewan enpresa aurrendaria da industria kulturalen garapenaren inguruan, izen bereko eskualdean, Kanadan. Iparramerikako komunidade honen mobimentu kulturala ezagutzera emotearren antolatutako ekitaldiak urriaren 29a eta zemendiaren 2a bitartean izango dira.
Urriaren 25ean, Zarautzen, hasiko da Literatura Eskolearen ikasturte barria
2014-10-20 15:00 KultureaAlfabeto barri bat eskatu eban Amaia Lasak 1971n, eta alfabeto barri bat irakurri gura dabe 2014an Literatura Eskolako kideek. Gero eta beharrezkoagoa deritxogu irakurteko alfabeto barri bat ikasteari, gero eta preminazkoagoa alfabeto barri bat idazteari, dinoe. Larraitz Ariznabarretak abiatuko dau egitaraua, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia izenburuko berbaldia emongo dau zapatuan, 10:00etatik aurrera, Zarauzko Sanz Enea liburutegian.
Ixiar Rozasek ahotsaren inguruko 'Beltzuria' lana argitaratu dau
2014-10-17 15:38 KultureaPoesia, saiakerea eta dokumentala ditu osogai Ixiar Rozasek Pamiela etxeagaz kaleratu barri dauen Beltzuria liburuak. Ahotsaren espazio politikoa eta estetikoari buruzko hausnarketea egin dau egile gipuzkoarrak.
Lander Iglesiasek zuzentzen dauen 'Cuarteto del Alba' lanak zabalduko dau BAD 2014 urriaren 22an
2014-10-17 15:19 KultureaBarrikuntzea da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizino barri hau inauguretako aukeratu dan eszenatokia Arriaga antzokia izango dala. Bertan Cuarteto del Alba lana ikusi ahal izango da, urriaren 22an eta 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Alberto Ladron Aranak 'Harrian mezua' nobela baltza aurkeztu dau
2014-10-16 15:38 KultureaNegu gorrian, edurte handi baten ostean, mendi puntan gizon baten gorpua topau dabe, biluzik, eta saiek erdi janda. Lau urteko neskato bat be desagertu da, eta poliziak susmoa dauka jazoera biak ez ete dagozan lotuta. Leire Asiain Foruzaingoko inspektoreak dauka kasuaren ardurea. Horixe da Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua (Elkar) nobela barriaren abiapuntua.
Gustavo de Maezturen 'Euskal lurra, Lirikea eta Erlijinoa' lana Bilboko Arte Eder Museora ekarri dabe
2014-10-16 14:30 KultureaEusko Ikaskuntzaren hirugarren Kongresua zala-eta, egin eban Gustavo de Maeztuk Euskal lurra izeneko lana. 1922ko irailean, Gernikan, erakutsi zan lehenengoz. Euskal jardueren eta bizitzearen alegoria egin gura izan eban artista gasteiztarrak. Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da urtarrilaren 12ra arte, Obra Konbidaua programeari esker.
Artiumek 'Mirarien horma' ikasturteko hezkuntza proiektuaren abiapuntu erakusketea zabaldu dau
2014-10-16 11:47 KultureaGasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak Mirarien horma aurkeztu barri dau, 2014-2015 ikasturteko hezkuntza arloko programearen hasierea. Artium Bildumako hiru lan batu ditu Charo Garaigorta komisarioak erakusketan, Dora Garciaren Lucy, Vicente Amestoyren izenik bako Familia esaten jakon lana, eta Loretta Luxen Portrait of a Girl 2.




















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...