Bilboko Unibersidade eta Antzerki Eskolen II. Jaialdia garagarrilaren hasieran egingo da

Bizkaie! 2013-06-19 12:19   Kulturea

EAE zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu arren, izena mon daben antzezlan guztien artean, azkenean sei aukeratu dira, garagarrilaren 1etik 6ra taularatzeko.

'Obabakoak' liburuaren edizino barritua, 25. urteurrena ospatzeko

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-18 15:54   Kulturea

Bernardo Atxagaren Obabakoak-en 25. urteurrenean liburuaren edizino barria kaleratu dabe Erein eta Alfaguara argitaletxeek, euskeraz eta gaztelaniaz hurranez hurran. Urtemugea dala eta asteon egiten dabilzan ekitaldien leku berean izan da aurkezpena, Arriaga antzoki ondoko karpan.

Badator Bilboko XIV. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Bizkaie! 2013-06-18 15:51   Kulturea

Garagarrilaren 2tik 6ra egingo dan Bilboko XIV. Kalealdiak kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoa dakar, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu.

'Literaturea eta konpromisoa' izenburupean, Lucia Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia protagonista

Bizkaie! 2013-06-17 15:43   Kulturea

Literaturea eta konpromisoa izenburupean, Lucía Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia izango dira protagonista, bagilaren 18an, martitzenean, arratsaldeko 19:30ean; moderatzaile lana, barriz, Iñaki Esteban kazetari arabarrak egingo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aiko taldeagaz erromeria Urbian

Bizkaie! 2013-06-14 16:39   Kulturea

Aiko taldeak bagilaren 15ean, zapatuan, Urbiako zelaietan edonorentzat zabalik dagoan erromeria herrikoia ospatuko dau, bidebatez taldearen Bilgua azken diskoa aurkeztuz.

Arte barrokoa eta garaikidearen arteko alkarrizketea, Bilboko Guggenheim museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-14 15:30   Kulturea

Barroko neurrigabea. Cattelanetik Zurbaranera. Bizitza ezegonkorraren adierazpideak erakusketea lankidetzan antolatu dabe Bilboko Guggenheim eta Kunthaus Zürich museoek. XVII. mendeko eta gaur egungo sortzaileen ehun bat lan batu ditue museoaren hirugarren solairuan. Urriaren 6ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Arenalean III. Larrain Jantza topaketea astegoienean

Bizkaie! 2013-06-14 15:11   Kulturea

Hirugarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 15ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat ospatuko da. Talde hori izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Eulalia Abaituaren 'Arratiako irudiak' erakusketea edegi dabe Areatzan

Bizkaie! 2013-06-13 11:13   Kulturea

Eulalia Abaituaren Arratiako irudiak argazki-erakusketea edegi barri dabe Areatzako Gudarien Plazan dagoan erakusketa-aretoan. Erretratu guzti-guztiak Euskal Museoaren funts dokumentaletatik atera ditue. Garagarrilaren 31ra arte egongo dira ikusgai irudiok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oiartzun, Galdakao, Bermeo eta Foruko taldeek esku hartuko dabe Jantzari Gaztetxuen II. Bilkuran

Bizkaie! 2013-06-13 11:00   Kulturea

Jantzari Gaztetxuen II. Bilkurea ospatuko da datorren zapatuan, bagilaren 15ean, Bermeon, eta Oiartzun (Gipuzkoa), Galdakao (Bizkaia), Forua (Bizkaia) eta Bermeotik bertatik heldutako taldeek parte hartuko dabe. Danetara, 200dik gora umek giro alaia eta polita sortuko dabe euren jantzakaz.

Itsasoko izaki mitikoen bila abiatu dira Fernando Palazuelo eta Rober Garay

Dabi Piedra 2013-06-12 15:32   Kulturea

Zapatos en la arena eleberri bat baino gehiago da, liburu-objektu kontzeptura hurreratzen da. Istorio nagusiagaz batera, irudiak, argazki zaharrak, mapak eta antxinako kronikak topauko doguz bertan. Itsasoetako mitologiaren bildumea da liburua, errealidade misteriotsu eta fantasia liluragarri baten arteko nahasketea, euskal kostaldea ardatz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ezpatajantzari Eguna egingo dabe zapatuan, Mañarian

Bizkaie! 2013-06-11 17:37   Kulturea

Gerediaga alkarteak 41. aldiz ospatuko dau Ezpatajantzari Eguna zapatuan, Mañarian. Durangaldeko hamalau taldek Jantzari jantzea egingo dabe eleiza inguruan arratsaldean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Aldjezairia askatuta' liburua berrargitaratu dau Txomin Peillenek

Bizkaie! 2013-06-10 18:45   Kulturea

Txomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako independentzia gerran. Burruka hori ardatz hartunda, zortzi kontakizun idatzi zituan. 1982an Hordago argitaletxeak kaleratutako Aldjezairia askatuta liburuaren edizino eguneratua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak.

Umeen Jantzari Eguna Zornotzan

Bizkaie! 2013-06-10 14:19   Kulturea

Bagilaren 16an, domekan, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Jantzari Eguna ospatuko dau. 200dik gora parte-hartzaile batuko ditu jaialdiak eta Durangaldeko hainbat herrietako jantzariak alkartuko dira.

Manu Urangak 'Eskuzko etzanera' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-04 14:54   Kulturea

Maitzak 2, 25. Bilbo proiektuaren hirugarren eta azken atala aurkeztu dau Manu Uranga artista zumaiarrak Bilboko Rekalde aretoan, Eskuzko etzanera (Decubito manual) izenekoa. Garagarrilaren 21era arteko egongo da ikusgai.

Francisco Durrioren orain arteko atzera begirako handiena, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-03 15:16   Kulturea

Francisco Durriok egindako berrehun bat pieza dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan, tartean, olioak, eskulturak, zeramikak, akuarelak, grabaduak, urregintza lanak eta abar. Durrioren katalogautako ia behar guztiak batu ditue erakusketan. Francisco Durrio (1868-1940). Gauguinen aztarnen gainean erakusketea irailaren 15era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

‘Interbentzioak Deustuko zubian’ proiektuaren bigarren erakusketea Pau Figueresen eskutik

Bizkaie! 2013-05-31 11:27   Kulturea

Deustuko zubiko aginte-etxolan, Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bigarren erakusketea aurkeztuko da: Figueres artistearen Patriot acts Nº 1/ vis-à-vis lana.

Gernika BHIko 4 ikasle saritu ditue Urruzuno Gehituz 2012-2013 literatura ekimenean

Bizkaie! 2013-05-29 18:25   Kulturea

Aurten 20 ikasleren lanak saritu ditue: A kategorian (gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, bi saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: biak gernikarrak, Ane Miren Arejita Abaitua eta Sara Abaunza Urionabarrenetxea. B kategorian (gaztetxuak, DBHko 3. eta 4. mailak), prosan, beste bi saridun Gernika BHI DBH 4. Mailako ikasleak: Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Katalin Ibarzabal Galarza gernikarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal idazleek sekula baino protagonismo handiagoa izango dabe Bilboko 43. Liburu Azokan

Dabi Piedra 2013-05-29 15:43   Kulturea

Bilboko 43. Liburu Azokea maiatzaren 31tik bagilaren 9ra egongo da zabalik Bilboko Arenalean. Ohiko moduan, literatureak emon dauen barriena ikusi ahal izango da bertan eta autoreakaz hartu-emon zuzenak izango dira, 70 idazle inguru hurreratuko dira. Gaur, Angeles Mastretta mexikarrak Zidarrezko Lumea jaso dau antolatzaileen partetik eta, Karmel aldizkariko zuzendari Julen Urkizak, urrezkoa jasoko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ACT sortzaile barrien erakustoki eta topagune izango da bagilaren 3tik 8ra

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-05-29 15:38   Kulturea

Hamar urte beteko ditu aurton ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdiak, ospakizun handi barik, baina honaino heldu diralako pozik, ez da gitxi ailegetea gaur egungo egoeran. Bagilaren 3tik 8ra bitartean Euskal Herriko eta Europako eszena proposamen barritzaileenak izango dira ikusgai Bilbon eta Barakaldon.

Jon Arretxek '612 euro' Toure detektibearen bigarren nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2013-05-24 12:36   Kulturea

Toure detektibearen bigarren istorioa idatzi dau Jon Arretxe idazle basauriarrak, 612 euro (Erein). Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dau hau nobela hau be, uriko Afrika txikian, Euskal Herriko ghettorik handienean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)