Bilboko Guggenheim munduko museorik ederrena izentau dau Conde Nast Traveler aldizkariak
2016-03-03 13:49 KultureaIrakurleen eretxia kontuan hartuta egindako zerrendan, lehenengo lekuan agiri da Bilboko Guggenheim Museoa 2016an. Turismoaren alorrean erreferente dan Conde Nast Traveler bidaia-aldizkariak urtero egiten dau museoen zerrendea. Artea eta kulturea kategorian lortu dau Guggenheimek munduko museorik ederrenaren izendapena.
Irakurleen eretxia kontuan hartuta egindako zerrendan, lehenengo lekuan agiri da Bilboko Guggenheim Museoa 2016an. Turismoaren alorrean erreferente dan Conde Nast Traveler bidaia-aldizkariak urtero egiten dau museoen zerrendea. Artea eta kulturea kategorian lortu dau Guggenheimek munduko museorik ederrenaren izendapena.
Museorik ederrenen zerrendan goi mailako 15 museo sartu ditue Bilbokoagaz batera, batzuk oso ezagunak: San Petersburgoko Hermitage, Vatikanoko museoak, Pariseko D´Orsay eta Tibeteko uriburu Lhasako Potala jauregia, besteak beste. Europako sei museo, Amerikako beste horrenbeste eta Asiako hiru sartu dira 2016ko zerrendan.
Danen artean, Bilboko Guggenheim aukeratu dabe Conde Nast Travelerreko irakurleek. Frank Gehryk diseinautako eraikinaren arkitektura futuristea, diseinu barritzailea eta lerro okerrak nabarmendu ditue aldizkariko arduradunek eta irakurleek. Kareharriz eta titanioz estalitako bolumen ederrak be azpimarratu ditue.
Conde Nast Traveler aldizkariaren alorra, batez be, lujozko bidaiak dira. Hilero argitaratzen da, ingelesez, eta herrialde baten baino gehiagotan daukaz edizinoak, nagusiak Estadu Batuetan eta Erresuma Batuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!