Neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexistez ohartarazoko dau Emakundek martiaren 8ko kanpainan
2016-02-29 16:48 KultureaSexuen arteko desbardintasunak eta bidebakokeriak manteniduten laguntzen dabelakoan, neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexisten inguruan ohartarazo nahi dau Emakundek, martiaren 8a dala eta hasi dauen kanpainan. Oraingoan umezaroan eta nerabezaroan ipini dabe arretea, personearen nortasuna zehazteko une erabagigarria dalako.
Sexuen arteko desbardintasunak eta bidebakokeriak manteniduten laguntzen dabelakoan, neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexisten inguruan ohartarazo nahi dau Emakundek, martiaren 8a dala eta hasi dauen kanpainan. Oraingoan umezaroan eta nerabezaroan ipini dabe arretea, personearen nortasuna zehazteko une erabagigarria dalako.
Bardintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dogu. Aldatu daigun, egin daigun bardintasuna, horixe da aurtengo kanpainako leloa, Emakundek azaldu dauenez. Martiaren 8aren inguruan zabalduko dabe kanpainea, Emakumearen Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz. Hilaren 1etik 15era, kartel, irratiko iragarki eta sare sozialen bidez gizarteratuko dabe mezua.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azaldu dauenez, egunero jasotako mezuek personearen nortasunean eragina daukie eta, neska edo mutil izan, balore eta jokabide desbardinak jasoten dira. Esaterako, emakumeei edertasunagaz, otzantasunagaz eta diskrezinoagaz lotutako mezuak jasoten ditue eta gizonek, indarragaz eta anbizinoagaz lotutakoak.
Gizarteratze prozesuak bizitza guztian martxan dagozan arren, ume eta nerabeakan daukie eraginik sakonena. Edade horretan ikasten da zer dan norberagandik espero dana, ze jokabide onartzen dan, dino Landaidak. Horregaitik, gaztetxuei emoten jaken ereduagaz eta emoten jakezan mezuakaz adi ibili behar dala ganeratu dau. Desbardintasuna egin egiten da, ikasi egiten da, ohartarazo dau Emakundeko zuzendariak.
Batez be familiakan arretea ipini dau Izaskun Landaidak. Lehen eragile gizarteratzailea da. Horregaitik, gaztetxuei bialtzen jakezen mezuen inguruan gogoetea egitea ezinbestekoa dala uste dau. Bakotxak bere esparruan bardintasuneko jarrerak landu leikezala dino Emakundek.
Kanpainarako bideoa be atara dau Emakundek. Ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!