'San Blas begietan', Abadiñoko azokearen lehenaldia eta orainaldia
2012-12-09 12:37 KultureaSan Blas begietan liburua aurkeztu barri dabe Areto Nagusian, Lorea Madina kazetariak eta Txelu Angoitia argazkilariak. San Blas azokearen lehenaldia eta orainaldia batu ditue. Abadiñoko Udalak eta Gerediaga alkarteak alkarlanean argitaratu dabe.
'Hura ez da lekua' ikuskizuna, Ahotsenean eta Szenatokian
2012-12-09 11:53 KultureaHura ez da lekua ikuskizunaren ganeko barriketaldia, Ahotsenean, Edorta Jimenez idazlearen gidaritzapean. Oier Guillanek, Asier Sarasolak, Idoia Beratarbidek eta Ander Fernandezek sortu dabe ikuskizuna arrastian aurkeztuko dabe zuzenean, San Agustinen.
Durangoko Azokearen azkenengo eguna hastear
2012-12-09 11:01 Kulturea47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen azkenengo eguna laster hasiko da. Jente ugari ibili da eguenetik, bai Azokan bertan bai herrian be. Argitaletxeak pozik dagoz salmentakaz. Gerediaga alkarteak 12:00etan emongo dau aurtengo edizinoaren balorazinoa.
Ijitoen kulturea ezagutzeko makina bat aukera, ume zein helduentzat
2012-12-07 13:41 KultureaIjitoen kulturea ezagutzeko aukera parebakoa daukagu egunotan Durangoko Azokan, izan be aurten eurok dira kultura konbidadua. Berbaldiak, liburu-aurkezpenak eta umeentzako jarduerak prestau ditue. Jennifer Perex Saguganbarako tailerren arduradun eta Kale Dor Kayiko alkarteko kideak jardueren barri emon deusku.
Bigarren eguna Durangon
2012-12-07 10:29 KultureaJentez ganezka egon ziran atzo Durangoko kaleak eta Landakogunea eta inguruetako areto danak be Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jentez bete ziran. Danak pozik. Oraingoz...
Durangon makinatxu bat gune, zenbat-gura aukera
2012-12-06 14:44 KultureaDurangoko Landakogunean eta inguruetan dagozan guneakaz nahastau ez zaitezen, hona hemen gida laburtxu bat.
'Hemetik aurrera gehiago maitatuko dozue ijito herria'
2012-12-06 13:36 KultureaDurangora hurreratzeko konbita egin dau Aitziber Irigoras alkate and.ak, etorri zaiteze, busti zaiteze eta erosi... Irudikeriak baztertu eta ondo etorri danori.
Atxagak eta Muguruzak 'Paradisua eta katuak' errezitaldia jasoten dauen DVD-liburua aurkeztu dabe Durangon
2012-12-06 12:11 KultureaAspaldi ekin eutsien alkarlanari Bernardo Atxaga idazleak eta Jabier Muguruza musikariak eta ibilbide horretan, azken emoitzea Paradisua eta katuak proiektua da; errezitaldia jatorriz baina orain DVD-liburua be badaukana, Pamiela argitaletxearen eskutik datorrena.
Dana prest Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokea zabaltzeko
2012-12-06 10:45 KultureaEgin beharrekoak eginda, laster zabalduko ditu ateak Durangoko Azokearen 47. edizinoak. 400 nobedadetik gora, 300 ekitaldi baino gehiago eta inoizko egitaraurik zabalena izango ditu Azokeak. 5 barik lau egun izango dira aurten, gaur hasi eta domekara bitartean.
Joxemari Iturraldek eta Jose Enrike Urrutiak liburu bana kaleratu dabe Pamiela etxeagaz
2012-12-05 14:50 KultureaJoxemari Iturralderen Ilargi horia nobelea eta Jose Enrike Urrutiaren Weylerren itzala ipuin-liburua aurkeztu barri ditu Pamiela etxeak.
'Hura ez da lekua' ikuskizuna disko-liburu itxuran helduko da Durangora
2012-12-05 13:54 KultureaHura ez da lekua igazko neguan Korrika kulturalagaz alkarlanean abiatutako proiektutik disko-liburua sortu dabe Oier Guillanek, Asier Sarasolak, Idoia Beratarbidek eta Ander Fernandezek. Abenduaren 9an, Durangoko Azokan aurkeztuko dabe.
Anjel Lertxundik literaturea, gizartea eta hartu-emonez idatzi dau 'Paper-festa' beharrean
2012-12-05 13:13 KultureaAnjel Lertxundik literaturea, gizartea, hartu-emonez eta heriotzearen ganeko testu laburrez osotu dau Paper-festa. Minimalia (Alberdania) liburu barria.
Kirmen Uribe idazle ondarroarrak 'Mussche' bere bigarren nobelea aurkeztu dau
2012-12-03 16:50 KultureaKirmen Uribek Mussche bigarren nobelea kaleratu dau, Susa argitaletxeagaz. Karmentxu gerratik iges, erbestera, doan neskatoak abiatzen dau istorioa. AEBetako Sausalito urian idatzi dau liburua ondarroarrak.
Bizitzearen erdialdean dagozan personaiak, Karmele Jaioren lan barriko protagonistak
2012-11-30 11:27 KultureaKarmele Jaiok bizitzearen erdialdean dagozan personaien istorioz osotu dau Ez naiz ni (Elkar) ipuin-liburua. Hamabost ipuin sortu ditu idazle gasteiztarrak bere hirugarren narrazino liburuan.
Mariasun Landa idazle gipuzkoarrak umeentzako liburu bi plazaratu ditu
2012-11-30 10:19 KultureaMariasun Landak umeentzako liburu bi argitaratu barri ditu, Maitagarria eta desioa (Elkar) eta Marikanta eta inurriak (Erein). Gaztetxu zein helduentzako ipuin luzea da lehenengoa, eta lehenengo irakurleentzako inurria eta txitxarrearen alegia klasikoaren bersinoa, bigarrena.
III. Txotxongiloak Domekero abenduaren 2tik aurrera Bilbon
2012-11-28 13:50 KultureaTxotxongiloak Domekero zikloa 2012ko abenduaren 2tik 2013ko martira bitartean izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Saioak eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean izango dira. Txotxongiloen programazino hau, 3-10 urte bitarteko umeentzat zuzendutakoa da.
17. Euskal Denda Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 9ra
2012-11-27 14:53 KultureaArtisautza eskura lemapean dator aurtengo feria Arbasoko buru Bernat Vidalek adierazo dauenez, kartelean agiri dan esku meta irudikatuz. Euskal Denda artisautza sektorearen erakusleihorik onena izango da eta helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da.
Euskal preso eta igeslarien lanak batu ditu aurten be Ataramiñe argitaletxeak
2012-11-27 14:14 KultureaDurangoko Liburu eta Disko Azokeari begira, 2012ko uzta oparoa aurkeztu dau Bilbon Ataramiñek. Ohiko bilduma-liburuaz ganera, Xabier Makazaga, Oier Goitia eta Mikel Antzaren lan bana argitaratu ditue, lau liburu guztira.
Hedoi Etxartek 'Sinplistak' poema liburua kaleratu dau
2012-11-26 17:48 KultureaHedoi Etxartek Sinplistak bere bigarren poema liburua argitaratu dau Susa etxeagaz. Lan panfletarioa eta manikeoa dala adierazo eban egileak aurkezpenean. Maitasuna, sexua, gizartea, kultura, ideologiak, politikea... gau ugari jorratzen ditu egileak.
Castillo Suarezek bakardadearen ganeko 'Urtebetetze festa' poesia liburua kaleratu dau
2012-11-26 16:46 KultureaLau urteko beharraren emoitzea da Castillo Suarezek argitaratu barria dauen Urtebetetze festa (Elkar) poesia liburua. Bakardadearen inguruan eregi ditu testuak idazle altsasuarrak, baina bakardadeak ez dauka beti zentzu negatiboa edo tragikoa.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...