Fran Lasuen, Francisco de Borja eta Gorakada zein Markeliñe antzerki taldeak, XIX. Max Sarien hautagaien artean
2016-02-18 11:23 KultureaArte Eszenikoen XIX. Max Sarien Antolakuntza Batzordeak aditzera emon dau lehian diran 22 kategoriei eutsiko deutseen hautagaien zerrendea. Helburua, emonaldi guztietan lez, antzerki zein jantzearen munduko profesionalen doe eta birtuteak sustatzea eta saritzea da, eta, bide batez, denporaldiko ikuskizunei be bultzada bat emotea.
Arte Eszenikoen XIX. Max Sarien Antolakuntza Batzordeak aditzera emon dau lehian diran 22 kategoriei eutsiko deutseen hautagaien zerrendea. SGAE Fundazinoak antolatzen dauen sari banaketa honen prozesua abian jarteko ezinbestekoa izan da Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren laguntzinoa. Helburua, emonaldi guztietan lez, antzerki zein jantzearen munduko profesionalen doe eta birtuteak sustatzea eta saritzea da, eta, bide batez, denporaldiko ikuskizunei be bultzada bat emotea.
Izena emon daben 235 ikuskizunetatik 111 dira hautagaiak eta lehian diran hautagaitza guztien artean Euskadik badauka ordezkaritza bat: Fran Lasuen (Eibar, 1959) eta Francisco de Borja (Barakaldo, 1973) musikagileek Ikuskizun eszenikorako eginiko Konposaketa musikal onenaren Sariari eutsiko deutsie. Lehenengoak Gorakada Teatro bizkaitarrak taularatutako Moby Dick antzezlanerako egindako musikeagaitik; bigarrenak, Kataluniako Gelaber Azzopardi taldeak oholtzaratutako Foot-ball antzezlanaren musikeagaitik. Gorakadaren Moby Dick lan hori Ume eta familientzat egindako Ikuskizun Onenaren Saria eskuratzeko lehian be sartuko da. Zornotzan egoitzea daben Markeliñe taldekoak, barriz, kategoria berean lehiatuko dira Quijote, el vértigo de Sancho lanagaz.
Honakoak dira, bestalde, Antzolakuntza Batzorde horretan hasiera batetik buru-belarri ibili diran sortzaileak: SGAE Fundazinoko presidentea bera, Manuel Aguilar eta honegaz batera, Jesús Cimarro, Juli Disla, Ana Graciani, Juan Luis Iborra, Ana Labordeta, Mariano Marín, Antonio Onetti, Carme Portaceli, Ricard Reguant, Manuel Segovia, Rosángeles Valls eta Joan Vives.
Antolakuntza Batzordeak, lehian diran ohiko 22 kategoriez gan, beste 3 sari berezi banatuko ditu: Ohorea, Arte Eszenikoen alde egindako lana eta Afizionatu Sariak, hain zuzen be. Arte Eszenikoen Max Sarien XIX. edizino hau, aurretik hainbat alditan legez, Madrilgo Circo Price Antzokian ospatuko da, apirilaren 25ean. Sari banaketearen jai horrek amaierea emongo deutso prozesu osoari. 2016 Max Sarien jaia izango da, arte eszenikoen munduan lanean jardun diren persona guztientzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!