Azkuna Zentroak IX. Gutun Zuria-Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra

Bizkaie! 2016-02-18 14:42   Kulturea

Azkuna Zentroak Gutun Zuria-Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Jaialdi hau hitzordu garrantzitsua da literatura zaleentzat gaur egungo literaturako idazle ezagunenak hurretik ezagutzeko aukerea emoten deutselako.

Aurten, Jaialdia Krimena eta delitua literaturan izenburuaren inguruan antolatuko da. Apirilaren aste horretan zehar nazinoarteko idazle ospetsuak Azkuna Zentroan batuko dira gai honen inguruan publikoagaz berba egiteko. Gutun Zuriaren eskutik, letren munduko erreferente bilakatzen da Bilbo egun horreetan zehar.

Jaialdiak literatura-arloko persona ospetsuak ekarten ditu edizino guztietan, eta alkargune egokia da egileakaz literaturaz hausnartzeko. Jaialdi honen bitartez Azkuna Zentroak irakurketea bultzatu eta sustatu nahi dau urtero Mediatekako programazinoagaz egiten dauen moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu