Eguraldi oneko tarte bat aprobetxauta, Nanga Parbateko tontorrerako bidea hartu dau Alex Txikonek

Bizkaie! 2016-02-22 10:46   Kulturea

Ia-ia ezustean, horrenbeste itxarondako eguraldi egonkorreko tartea heldu da Nanga Parbat ingurura. Hortaz, astirik galdu barik, tontorrera bidean jarri dira Alex Txikon eta bere hiru taldekideak, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro. Atzo goizaldean abiatu ziran (Pakistanen 5:30ak zirala) eta Bigarren Kanpalekura heldu (hango 16:30ean) gaua pasetako, ondoren tontorrera igoteko ahalegina egiteko.

Ia-ia ezustean, horrenbeste itxarondako eguraldi egonkorreko tartea heldu da Nanga Parbat ingurura. Hortaz, astirik galdu barik, tontorrera bidean jarri dira Alex Txikon eta bere hiru taldekideak, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro. Atzo goizaldean abiatu ziran (Pakistanen 5:30ak zirala) eta Bigarren Kanpalekura heldu, ondoren tontorrera igoteko ahalegina egiteko.

Eguna argitu barik, ilunpetan, hasi dabe igoerea lau mendizaleek. Ez dago denporarik galtzeko, Nanga Parbaten eguraldia oso aldakorra dalako. Halandabe, hile biko egonaldiaren ostean, badirudi eguraldi oneko tarte hau nahikoa izan leitekela tontorrera igoteko behin betiko ahalegina egiteko. Txikon, Sadpara, Lunger eta Moro zuzenean joan dira Bigarren Kanpalekura (6.100 m), Lehenengoan geratu barik.

Lau mendizaleak hilaren 17tik egon dira Beheko Kanpalekuan. Izan be, joan diran asteok oso txarrak izan dira eguraldiari jagokonez eta Bigarren Kanpalekutik pasau ezinda egon dira. Asteburuan edurte galanta bota eban, baina edur gehiago pilatu zan beheko aldean goialdean baino eta, beraz, mendizaleek zabaldutako bidea egoera onean dago.

Oraingo honetan, badirudi eguraldiak aukeratxu bat emon leikela. Aurreko aldietan, eguraldi oneko tarteek iragarritakoa baino gitxiago iraun dabe, edo haizeteek ez deutsie mendizaleei aurrera egiten itxi. Oraingoan, tartea luzeagoa eta egonkorragoa izatea aurrikusi dabe eta horrek tontorreraino heltzeko astia emongo deutse. Halandabe, Nanga Parbateko eguraldia oso aldakorra danez, ezin da jakin ziurtasunez.

Beste alde batetik, mendizaleen sasoiak be eragina eukiko dau tontorrerako ahaleginean. Bigarren Kanpalekutik beste 2.000 metroko desnibela gainditu beharko dabe tontorreraino. Kontuan izan behar da, Txikonek eta taldekideek hile bi daroezela Nanga Parbaten, eta horrek desgaste handia eragiten dau. Bestetik, joan diran asteotan ezin izan dabe oso gora heldu (asko jota Bigarren Kanpalekura) eta egun askoan Beheko Kanpalekuan egon behar izan dabe eguralditik babestuta. Hortaz, altueran ibilteko egoki girotuta dagozan ikusi beharko da.

Ganera, Bigarren Kanpelkura heldu ziranean, bertako dendea urratuta topau eben eta aldean eroien beste bat zabaldu behar izan eben, isolamendua bermatuta eukiteko. Bertan pasau dabe gaua. Bigarren Kanpalekurako bidea ez da erosoa izan, ganera. Egunotan pilotutako edur zatiak jausi jakez ganera eta nahi baino nekezagoa izan da igoerea.

Edozelan be, lehenengo eguneko helburua bete dabe eta, Bigarren Kanpalekuan indarbarritu eta lo egin eta gero, martitzenean, gorako bidean segiduko dabe, Hirugarren Kanpalekua helburu.

Alex Txikonek, sare sozialen bidez, aitatu dau honako hau izan leitekela behin betiko aukerea. Tontorrera heltzeko aukerea ikusten dau, dana ondo badoa eta gorputzek egoki erantzuten badabe. Gogoan izan behar da, Nanga Parbat inork ez dauela igon neguan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu