Sexu askatasunaren alde Afrikan egiten dan lana, Bilboko kaleetan ikusgai
2016-02-17 13:36 KultureaBilboko Zazpi Kaleetako, San Frantziskoko eta inguruetako 27 denda eta tabernatan argazkiak ipini ditue, Afrikan homofobiaren aurkako burrukearen nondik norakoak erakusteko. Zinegoak jaialdiaren kontura antolatutako erakusketea da, Amnesty International erakundeagaz alkarlanean eta auzoetako alkarteen laguntzinoagaz.
Bilboko Zazpi Kaleetako, San Frantziskoko eta inguruetako 27 denda eta tabernatan argazkiak ipini ditue, Afrikan homofobiaren aurkako burrukearen nondik norakoak erakusteko. Zinegoak jaialdiaren kontura antolatutako erakusketea da, Amnesty International erakundeagaz alkarlanean eta auzoetako alkarteen laguntzinoagaz.
Maitatzea ez da delitua izenburuko erakusketa berezi horrek, Afrikako egoera gordina agirian ixten dau. Kontinente haretako herrialde askotan, debekatuta dago hartu-emon homosexualak eukitea eta, kasu batzuetan, homosexualen bizia bera be arriskuan egoten da. Sexu askatasunaren alde Afrikan egiten dan burruka latza erakusten da argazkien bidez.
Jenteak bere egunerokoan argazkiok ikustea da gure helburua, hausnarketarako tartea zabaltzeko, azaldu dau Pau Guillen Zinegoakeko ordezkariak. Guztiok sexualidadea askatasunez bizitzeko daukagun eskubideaz gogoetea sortu nahi dogu. Kenia, Kamerun, Hegoafrika, Zanbia eta Ugandan ataratako argazkiak dira. Libre maitatzeko eskubidea defendiduteko euren bizia arriskuan ipinten dabenei arpegia ipini nahi deutsegu.
Bide batez, Noxolo Nogwaza eta Jean-Claude Roger Mbede-ri omenaldia egingo deutsie erakusketan. Sexu askatasuna defendiduteagaitik hil zituen biak eta hareen lana gogora ekarri nahi dabe.
Formatu handiko 27 irudi dagoz erakusketan. Bakotxa denda, jatetxe edo taberna baten dago. Zinegoak eta Amnesty Internationalegaz batera, erakusketea preparetan lagundu dabe Bilbao Historiko alkarteak eta Alde Zaharreko, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako merkatarien alkarteek.
Hauxe da argazkiak ipini dituen lokalen zerrendea:
Expogela (San Frantzisko, 32); Unzeta botikea (Bailen, 24); San Francisco liburu-dendea (San Frantzisko, 63); Nura Bilbao (Maiatzaren Bia, 1); Sarean (Mariaren Bihotza, 4); Mongolia Gunea (Aretxaga, 2); Perro Chico (Aretxaga, 2); Marzana 16 (Martzana, 16); Sexdlux (Pelota, 2); Septimo Cielo (Pelota, 4); Hd Hombre (Pelota, 6); Lamiak (Pelota, 8); Lurrina (Barrenkale Barrena, 16); Kukusoak (Barrenkale Barrena, 18); Zulo (Hirukia-Dorre kalea); Boutique de la Media (Dorrea, 6); Sarkue tabernea (Dendarikale, 9); Bolsos Carla (Artekale, 27); Tiger (Victor, 5); El Lago (Posta, 13); Jesus optikea (Kapelagile, 8); Eleven (Plaza Barria, 11); El Ciervo (Askao, 7); Geltoki (Unamuno plazea, 1); Plaza tabernea (Unamuno plazea, 1); Naikari (Iturribide, 14); Aitxiar (Maria Muñoz, 8); eta Arandia de Julen (Jasokundea, 10).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!