Nerea Arrien lekeitiarrak irabazi dau XXXIV. Lizardi Saria

Bizkaie! 2016-02-19 09:40   Kulturea

Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) irabazi dau aurten Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Saria. Hamalau lan aurkeztu dira aurten, eta Nerearena nabarmendu dau Yolanda Arrietak, Alexander Gurrutxagak eta Miren Agur Meabek osotutako epaimahaiak. Bigarren urtez jarraian, beraz, bizkaitar batek eskuratu dau Lizardi Saria: igaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi eban Hau ez da zoo bat! lanagaz.

Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) irabazi dau aurten Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Saria. Hamalau lan aurkeztu dira aurten, eta Nerearena nabarmendu dau Yolanda Arrietak, Alexander Gurrutxagak eta Miren Agur Meabek osotutako epaimahaiak. Bigarren urtez jarraian, beraz, bizkaitar batek eskuratu dau Lizardi Saria: igaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi eban Hau ez da zoo bat! lanagaz.

Saritzat 3.700 euro jasoko ditu Nerea Arrienek eta bere lana argitaratu egingo da. Ohikoa dan lez, Zarauzko ikastetxeetan doban banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Kultura Sailak. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, 2016ko apirilean.

Pentsatzeko txokoa izeneko narrazinoak, errealismo barrien haritik, gaur egungo familia-egitura eta hartu-emonak islatzen ditu eta, ezin hobeto, eskola eta eskola giroa, adierazo dau epaimahaiak. Izenburuari jarraituz eregitako fikzino-lanak pentseteari egiten deutso gorazarre, modu ironiko eta dinamikoan, Deba neskatoaren bitartez. Debaren begiradeak erakusten deusku zelakoa dan eskolea eta bertako giroa; zelakoak diran irakasleak eta neskatoaren lagunak; zer jazoten dan gela barruan eta zer eratakoak diran ikasle-irakasle arteko hartu-emonak. Neskatoaren ikuspegitik ezagutuko doguz haren gurasoak be, euren gustuak, ideak, ohiturak, maniak eta lanak, bikote-hartu-emonak eta alabeagazko jokabidea, gaineratu dabe. Modu dosifikatuan emoten jaku informazino guztia, personaien akzinoen bidez, esaldi laburrakaz eta erritmo bizian, zatika osotutako egitura ondo josian eta irakurlearen atentzinoa pizteko jokoez lagunduta.

Ez da irabazten dauen lehen saria, izan be, 2011. urtean Saint Jordi topalekuko kontakizun laburren lehenengo saria irabazi eban Hiria eta olatua ipuinagaz. Sariketako kontakizunak 100 arrazoi Donostia maitatzeko liburuan batuta dagoz. 2013an, be saritua izan zan Bi bala testuari esker. Geroago kolaborazinoak egin ditu aldizkari desbardinetan.


Azken sarituak:

2016: Nerea Arrien (Lekeitio, 1976): Pentsatzeko txokoa.

2015: Alaine Agirre (Bermeo, 1990): Hau ez da zoo bat!.

2014: Ramon Olasagasti (Berrobi, 1972): Sugaar.

2013: Oihane Fernandez (Algorta, 1986): Labarreko itsasargia.

2012: Idoia Etxeberria (Oñati, 1977): Ez dago argi.

2011: Arrate Egaña (Errenteria, 1963): Giltza.

2010: Castillo Suarez (Altsasu, 1976): Ebelina Mandarina.

2009: Xabier Mendiguren (Beasain, 1964): Egun bat Petre Romanescuren bizitzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu