Bilboko Udalak XVII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen deialdia egin dau

Bizkaie! 2016-02-16 14:23   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak XVII. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau. Lehiaketea urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 6.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan (gaztelaniaz eta euskeraz).

Partaidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez.

Jatorrizko lanak jasoteko epea apirilaren 29an amaituko da. Lanak papelezko euskarrian Udalera bialdu daitekez edo baita www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetara be. Gune horreetan sariketearen oinarriak be konsultau daitekez.

Igazko edizinoan Encarna Alonso Valero irakaslea izan zan irabazlea gaztelaniazko kategorian, Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra lanagaz. Euskerazko kategorian irabazlea AEBetan bizi dan Joseba Gabilondo idazlea izan zan, Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz lanagaz. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen azken edizino horretara 76 lan aurkeztu ziran, 69 gaztelaniaz eta 7 euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu