Euskereak bere gunea izango dau aurten be Expolangues azokan
2013-02-01 14:53 KultureaAurten be, Etxepare Euskal Institutua Parisko Expolangues azokan izango da, zezeilaren 6tik 9ra bitartean. Europako hizkuntza azoka garrantzitsuenetakoa da. Etxeparek euskereari buruzko argibideak eta hainbat baliabidaren barri emongo dau bere standean. Mundu osoko hizkuntzak batzen dira Expolanguesen.
'One More Than One Voice', hizkuntzea, nortasuna eta komunidadearen ganeko gogoetea Artiumen
2013-01-28 13:34 KultureaHizkuntzea, ahotsa, nortasuna, autoridadea eta komunidadea kontzeptuen ganeko gogoetea osotu Katarina Zdjelar artista serbiarrak One More Than One Voice erakusketan. Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketea Artium museoan.
Urtarrilaren 30ean amaituko da Leioako Umore Azokarako proposamenak aurkezteko epea
2013-01-24 12:44 KultureaUrtarrilaren 30ean amaituko da 2013. urteko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Azokea maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da, antolatzaileek adierazo dabenez.
'Dantza plazetan' egitarauak euskal jantzak zabalduko ditu Bilbon hamabigarrenez
2013-01-24 11:12 KultureaHemen da aurtengo Dantza Plazetan egitaraua. Bilboko kale eta plazetan euskal jantzak ikusteko aukera parebakoa izango dogu hurrengo astegoienetan, hilaren 26tik aurrera, hain zuzen be. Zapatuan, Salbatzaile jantza taldeak estreinauko dau egitaraua, 20:00etan, Santiago Plazan.
Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau
2013-01-23 11:47 KultureaErroxape Bermeoko Emakumeen Alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau. 18 urtetik gorako emakume zein gizonek parte hartu daikie. Idazlanak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez. Lanak bialtzeko epea zezeilaren 11n amaituko da.
Beti Jai Alai jantza talde bilbotarrak bere 45 urteak ospatuko ditu Bilboko Txistularien Bandeagaz
2013-01-23 10:16 KultureaBeti Jai Alai Taldea 1968an jaio zan Basurtu auzo bilbotarrean, euskal musikea eta jantza tradizionalak babestu eta sustatzeko asmoz, bertako auzokide batzuen eskutik. Gaur egun, 150 jantzarik osotzen dabe taldea: 80 helduk eta 70 umek.
Iñaki Odriozola eta Juan Aguirre, X. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sarien irabazle
2013-01-21 13:00 KultureaIñaki Odriozolaren Azken ordua eta Juan Aguirreren Pienso, pero no existo (¡Y qué se le va a hacer!) dira X. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Saridunak. Sari banaketea astelehen arrastian egin eben, Bilboko Plaza Barriko Café Bar Bilbaon bertan. Mikel Martinez antzerkigile eta lehiaketearen sustatzaileak banatu zituan sariak.
Harkaitz Cano eta Juan Carlos Márquez protagonista, urteko lehenengo 'Eztabaidak literatureagaz' saioan
2013-01-18 13:24 KultureaHarkaitz Cano eta Juan Carlos Márquez idazleak izango dira aurtengo Eztabaidak literaturareagaz alkarrizketa zikloko lehenengo protagonistak. Saioa urtarrilaren 22an izango da, 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Dolores Redondoren 'Zaindari ikusezina' nobelea argitaratu dau Ereinek euskeraz
2013-01-18 11:47 KultureaDolores Redondo idazle donostiarraren Zaindari ikusezina nobelea hamar hizkuntzatan argitaratu da asteon, aldi berean danetan. Euskerazko bersinoa eguenean aurkeztu eban Erein etxeak. Baztan trilogiaren lehenengo zatia da.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Historiaren istorioak' erakusketea inaugurauko dau urtarrilaren 22an
2013-01-18 10:22 KultureaLan nagusi bi aurrez aurre jarri dira: bata Cy Twombly-rena eta bestea Georg Baselitz-ena. Bi lanotan egileek bizitako istorioak txertatu ditue, eta, era berean, personaia historiko jakin batzuen nondik norakoak barriro aztertu ditue keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halan da be, ez jakez espresionismoei lotzen.
Txomin Peillenek 'Jon Mirande, olerkaria' liburua aurkeztuko dau zapatuan Maulen
2013-01-18 09:54 KultureaJon Mirande, olerkaria liburua aurkeztuko dau Txomin Peillenek zapatuan, Maulen. Euskaltzaindiaren eta Mauleko Herriko Etxeko Kultura Sailaren ekimenez egingo dabe aurkezpena, 10:30am, Udaletxean. Akademiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumearen 18. zenbakia da.
OLBEk Pucciniren 'Tosca' opereagaz hasiko dau aurtengo programazinoa
2013-01-17 11:09 KultureaOLBE Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak Giacomo Pucciniren Tosca ikuskizuna aurkeztu dau. Bilboko Euskalduna Jauregian eszenarauko dabe urtarrilaren 19tik 28ra. Violeta Urmana izango da sopranoa eta Massimo Giordano tenorra.
Markeliñek 'Makinista' lan barria aurkeztuko dau barikuan, Zornotza Aretoan
2013-01-16 17:30 KultureaMarkeliñe konpainiak Makinista lan barria estreinauko dau barikuan, hilaren 18an, Zornotza Aretoan. Anomalía Magnética kaleko ikuskizuna barruko eszenatokietan ikusteko moldatu dau talde zornotzarrak.
Aiora Jakak eta Maialen Marinek txineratik zuzenean euskeratuko dabe Mo Yan Nobel saridunaren ipuin bilduma bat
2013-01-16 13:07 KultureaAiora Jaka eta Maialen Marin donostiarrek irabazi dabe Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AED-k eta Elkar-ek Kutxaren laguntzinoagaz antolatzen daben Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketea. Holan, irabazleek Txineratik zuzenean euskeratuko dabe Mo Yan Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin bildumea.
June Cresporen erakusketea ipini dabe Bilboko Rekalde Aretoan, 'Barriek 2013' programearen barruan
2013-01-15 14:26 KultureaBFAk artista gazteei laguntzeko daukan egitasmoa da Barriek eta joan diran hileetan programan parte hartu daben artisten aukeraketea egin dabe. Holan, hautatutako bost artistek, erakusketa indibidual bana eukiko dabe aurten Rekalde Aretoan. Lehenengoa, June Crespok egindako eskultura moltsoa da, Amatista izenburukoa.
Aurelio Artetaren 'Gerrearen triptikoa', Bilboko Arte Eder Museoan
2013-01-14 14:29 KultureaGerrearen triptikoa Aurelio Artetak 1937an egindako lana Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da apirilaren 7ra arte. Obra Konbidadua programearen barruan ekarri dabe margolari bilbotarraren beharra.
Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen lanak ikusgai, Bilboko udaltegietan
2013-01-10 11:55 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak izango dira ikusgai.
Fernando Morillok 'Itzalen sua' liburu-DVDa kaleratu dau
2013-01-08 12:57 KultureaFernando Morillo idazleak sortutako Itzalen sua liburu-DVDa plazaratu dau Gaumin argitaletxeak. Xanti Rodriguezek egin ditu irudiak, eta musikea Diabulus in Musica taldeak konposau dau.
Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies, aurton Guggenheimen
2013-01-04 11:49 KultureaBilboko Guggenheim Museoak 2013ko erakusketen barri emon dau. Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies margolariaren erakusketak izango dira aurtengo protagonista nagusiak. Museoak miloe bat bisitari baino gehiago izan ditu 2012an.
Peter Brook antzerkigileari buruzko lanak irabazi dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria
2013-01-04 10:22 KultureaJuan Antonio Bottarok idatzitako Fundamentos de la puesta en escena en el teatro de Peter Brook lanak jaso dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria. Danetara, hamar behar onargarri aurkeztu dira, hainbat lekutatik heldutakoak, Argentinatik, Kubatik, Kolonbiatik...
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...