Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalekuen programan 4.519 neska-mutilek parte hartuko dabe

Bizkaie! 2016-03-10 17:04   Kulturea

Aurtengo edizinoa garagarrilaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean izango da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek azaldu dabenez. Edadearen eta hizkuntzearen arabera, zazpi edo hamar eguneko egonaldiak izango dira txanda bakotxean. Bizkaian, martiaren 11tik 22ra emon ahal izango da izena.

Aurtengo edizinoa garagarrilaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean izango da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek azaldu dabenez. Edadearen eta hizkuntzearen arabera, zazpi edo hamar eguneko egonaldiak izango dira txanda bakotxean. Bizkaian, martiaren 11tik 22ra emon ahal izango da izena.

Zazpi eta 13 urte bitarteko umeentzako udako astialdi eskaintzea da Udalekuak programea. Hezkuntzea eta ondo pasetea buztartu nahi ditue. Parte-hartzea eta norberaren autonomia garatzeko tresna aproposa dirala azpimarratu dabe hiru foru aldundiek Bilbon egindako aurkezpenean.

Hamalau instalazino egongo dira aukeran aurtengo kanpainan. Adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiak Gorliz, Urduña, Lapurreketa, Lurraska, Lauaxeta, Zugastieta eta Legasako egonaldiak antolatzen ditu. 

Edadearen eta hizkuntzearen arabera banatuko ditue 4.519 plazak. Zazpi eta zortzi urtekoentzat, 484 plaza egongo dira euskeraz eta 73 elebidun. 9-11 urteko tartean, 2.320 leku euskeraz eta 262 elebidunak. Nagusienen tartean (12-13), 1.265 plaza dagoz euskeraz eta 115 elebidun.

Era berean, foru aldundiek azaldu dabe, beharrizan bereziak daukiezan umeei be aukerea emongo deutsela udalekuan parte hartzeko, esate baterako, ezgaitasunen bat daukienei. Kolektibo horrentzat beren-beregi gorde dira plazen % 5.

Izena emoten daben guztien artean, plazak zotz egingo dira. Bizkaian, martiaren 11tik 22ra emon leiteke izena eta zozketea apirilaren 26an izango da. Araban eta Gipuzkoan, apirilaren 4tik 12ra da izen-emotea.

Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu