'Euskal Antologiak' saileko lehenengo ale biak aurkeztu ditu Etxepare Euskal Institutuak
2013-02-19 10:33 KultureaEuskal Antologiak saileko lehenengo ale biak aurkeztu ditu Etxepare Euskal Institutuak, euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez; Mikel Ayerberen Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat eta Jone Arrotajairegik idatzitako Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat.
'Gatazken lorratzak' liburuan 1936ko gerreak eta euskal gatazkeak euskal literaturan izandako eragina aztertu dabe
2013-02-18 17:07 KultureaGatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino taldkeo liburua argitaratu barri dau Utriusque Vasconiae argitaletxeak, Amaia Serrano eta Jon Kortazarrek koordinatuta. Kritika literarioa bildumako 22. alea da.
'Itsasturia' erakusketeak itsas munduaren lekukotasun barri bat eskainiko dau Bilboko Itsas Museoan
2013-02-18 13:39 KultureaEuskal Kultur Erakundeak atondutako Itsasturiak erakusketea Bilboko Itsas Museora ailegau barri da, Donibane Lohizune, Miarritz, Baionan eta Irisarrin izan ostean. Itsas munduaren inguruko lekukotasun barri bat eskaintzen dau. Bagilaren 30era arte egongo da ikusgai Bilbon.
Unai Elorriaga eta Jesus Ferrero protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' programan
2013-02-15 14:53 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak Jesús Ferrero eta Unai Elorriaga idazleak eta gidari lana egingo dauen Alicia San Juan kazetaria batuko ditu datorren martitzenean, hilak 19, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, uriek literatur generoetan beteten daben lekuari buruz berba egin deien.
Joseba Sarrionaindiaren azken liburuaren katalanezko itzulpena aurkeztuko dabe datorren astean Bartzelonan
2013-02-15 11:20 KultureaJoseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaren katalanezko itzulpenaren (Som com moros dins la boira?) aurkezpena izango da zezeilaren 23an Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB). Ainara Munt Ojanguren itzultzailea be bertan izango da.
Eibarko 36. Antzerki Jardunaldiek José María 'Chema' Cornago zana omenduko dabe
2013-02-14 12:38 KultureaEibarko 36. Antzerki Jardunaldiak barikuan, hilak 15, hasiko dira. Helduentzako hamabi antzezlan, ume eta familiei zuzendutako behar bi eta antzerki eskolek sortutako lan bi eskainiko ditue jardunaldiek, horrezaz gan, Giza Estatuen Erakusketea eta Antzerkia zinemagintzan proiekzino-zikloa atondu ditue. Egitaraua martiaren 21ean itxiko dabe.
'Madame Bovary' eta 'Gure garaiko heroia' Urrezko Bilduman berrargitaratu ditue
2013-02-13 12:08 KultureaGustave Flauberten Madame Bovary eta Mikhail Jurievitx Lermontoven Gure garaiko heroia liburuen euskerazko itzulpenak argitaratu ditue Patxi Apalategik eta Jose Moralesek Urrezko Biblioteka bilduman.
Blanca Sarasua eta Miren Agur Meabe protagonista Zurgai aldizkariaren zenbaki barriaren aurkezpenean
2013-02-13 10:52 KultureaBilboko Bidebarrieta Kulturguneak euskal poesiari buruzko Zurgai aldizkariaren zenbaki barriaren aurkezpena jasoko dau gaur, eguaztena, hilak 13, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ekitaldian Blanca Sarasua eta Miren Agur Meabe poetak izango dira protagonista.
Euskal Herriko galeria bi baino ez, Arco nazinoarteko arte azokan
2013-02-13 10:43 KultureaArco arte garaikideko azokeak 27 herrialdetako 201 galeria batuko ditu zezeilaren 13tik 17ra bitartean, Madrilgo Ifeman. Danetara, mundu osoko 2.000 artista ingururen lanak ikusteko aukerea izango da. Aurton, Euskal herriko galeria bi besterik ez dira izango Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.
Hamazazpi estreinaldi, Donostiako dFeria azokan
2013-02-12 13:21 KultureaDonostiako dFeria arte eszenikoen azokeak 27 ikuskizun eskainiko ditu martiaren 18tik 27ra bitartean. Parte hartuko daben konpainien erdia Euskal Herrikoa da. Danetara, 17 estreinaldi izango dira jaialdiaren 19. edizinoan.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90 urteko historia irudiz irudi
2013-02-12 11:36 KultureaBOSen 90 urteko ibilbide luzea hurretik ezagutzeko aukerea parebakoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922-2012 erakusketea, bertan makina bat argazki eta agiri batu ditue. Ganera, webgune berezia ipini dabe martxan, www.bos90.net. Bilboko Ondare Aretoan izango da erakusketea, apirilaren 24ra arte.
300 proposamenetik gora jaso ditu 2013ko Leioako Umore Azokeak
2013-02-12 09:58 KultureaXIV. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak, mundu osoko konpainiek bialdutako 300 proposamen jaso ditu datozen maiatzaren 16an, 17an, 18an eta 19an egingo dan edizinoan parte hartzeko asmoagaz. Jasotako eskakizun guztiak egunotan egiten dagozan aukeratze prozesuan aztertuko dira eta danetara berrogeita hamar inguru aukeratutako ditue.
Labayruk 'Herri ipuinak' bildumako zortzigarren alea kaleratu dau
2013-02-11 10:39 KultureaLabayruk Herri ipuinak saileko zortzigarren alea argitaratu barri dau. Aurrekoetan lez, ipuin bi ditu liburuak: Astoa, txakurra, katua eta oilarra eta Askotxo. Testua osotu eta ariketak sortzeko ardurea Idoia Alzibarrenak izan dau.
Italiar eta euskal diseinu barritzaileena, Bilboko Alondigan
2013-02-07 14:39 KultureaThe New Italian Desgin 2.0 erakusketeak italiar diseinu barriaren 200 ale batu ditu Bilboko Alondigan. Makina bat arlotako diseinuak dagoz ikusgai, apaingarriak, elikagaiak, osogarriak eta abar. Horrezaz gan, hamabi euskal diseinatzaileren sorkuntzak be jaso ditue, Gaur egungo euskal diseinua erakusketan.
EHUko ikasleen lanak ikusgai, Miarritzeko Sainte-Eugénie eleizako kriptan
2013-02-07 11:07 KultureaEHUko Arte Eder Fakultadeko hamazazpi ikaslek euren lanak ikusgai izango ditue Miarritzeko Sainte-Eugénie eleizako kriptan, Mugaz Beste / Au-Delà des Frontières erakusketan. Barikua, hilak 8, edegiko dabe, eta zeizelaren 15era arte egongo da zabalik.
Vicente Larreak zazpi eskultura emon deutsoz dohaintzan Bilboko Arte Eder Museoari
2013-02-06 17:00 KultureaVicente Larrearen eskulturen multzoa museoaren 32. aretoan dago ikusgai, museoaren bildumakoak diran egilearen beste lau piezagaz batera. Modu horretan, artista bilbotarraren ibilbideko gorabeherak hurretik aztertzeko aukerea izango da, eskultura geometrikoakaz abiatu eta elementu organikoen garapen librean oinarritutako estilora heldu arte.
Ume Literaturako Mikel Zarate IV. Saria martxan da
2013-02-05 14:06 KultureaLezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Mikel Zarate ume literaturako lehiaketearen laugarren edizinoa antolatu dabe. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu daitekez. Lanak hartzeko azkenengo eguna apirilaren 30a da.
Emakumeak Eskenan VII. Antzerki zirkuitua abiatu dau Besarkada taldeak
2013-02-04 17:28 KultureaEmakumeak Eskenan VII. Antzerki zirkuitua aurkeztu dau hontsu Besarkada antzerki talde amateurren federazinoak. Hurrengo emonaldia Xankore taldearen Bueno días, Margarita izango da, zezeilak 8an, Sestaoko Musika Eskolan.
Bidebarrieta liburutegiko Irakurketa tailerrak laster dira martxan
2013-02-04 13:35 KultureaBilboko Udal Liburutegien Sareak helduentzako Irakurketa tailerrak ipiniko ditu martxan asteon, Bidebarrietako Liburutegian. Talde bi dagoz, euskerazko eta gaztelaniazkoa. Izena emoteko epea zezeilaren 6an hasiko da.
Fernando Boterorena da Bilboko Arte Eder Museoko bigarren erakusketa bisitatuena
2013-02-04 12:40 KultureaBilboko Arte Eder Museoko Fernando Botero. Ospakizuna erakusketea da museo bilbotarraren historiako bigarren erakusketa bisitatuena, orain arte jaso dituan 155.000 bisitari baino gehiagori esker. Museoak danetara 295.655 bisitari izan ditu 2012an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...