Gaur taldearen erakusketea Bilboko Arte Ederretan, Donostia 2016gaz alkarlanean
2016-01-26 16:59 KultureaBilboko Arte Ederren Museoak bat egin dau Donostia 2016gaz eta erakusketea zabaldu dau uriburu kulturalaren egitarauaren barruan. Gaur taldeko zortzi kideren artelanak batu ditue, Donostiako San Telmo museoan dagoan 1966 Gaur Konstelazioak 2016 erakusketearen osogarri.
Bilboko Arte Ederren Museoak bat egin dau Donostia 2016gaz eta erakusketea zabaldu dau uriburu kulturalaren egitarauaren barruan. Gaur taldeko zortzi kideren artelanak batu ditue, Donostiako San Telmo museoan dagoan 1966 Gaur Konstelazioak 2016 erakusketearen osogarri.
Aurten 50 urte beteko dira Gaur taldea sortu ebela Euskal Herriko orduko artista ezagunenetako batzuek. Hareen omenezkoa da 1966 Gaur Konstelazioak 2016, San Telmo museoak, Donostiako beste gune kultural batzuek eta Bilboko Arte Ederren Museoak martxan ipinitako ekimena.
Gaur taldeko zortzi artistaren lanak ipini ditue Bilbon: Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea, Amable Arias, Remigio Mendiburu, Jose Antonio Sistiaga, Rafael Balerdi eta Jose Luis Zumeta. Erakusketearen aurkezpenean, Javier Viar museoko zuzendaria, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputadua eta Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendari nagusia egon dira.
Erakusketearen aurkezpenean azaldu dabenez, artelanen arteko alkarrizketea sortu nahi izan dabe. Eskulturak, pinturak, klarionaz egindako marrazkiak eta abar dagoz Bilboko erakusketan, guztira 73 obra. Era berean, Arte Ederren Museoak Balerdiren bost pintura eta Mendibururen eskultura bat laga deutsoz San Telmo museoari, Donostian erakutsi daiazan.
Apirilaren 25era arte ikusi ahal izango da Gaur taldeari buruzko erakusketea Bilboko Arte Ederren museoan. Gaur taldea 1966an sortu eban artista talde batek, artearen ikuspegi modernoa bilatu eta gerra aurrean sortutako euskal mobimentu artistikoa berreskuratzeko asmoz. 1969an desegin zan taldea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!