Bilboko Zirkuituak hamaika konpainiaren lanak ekarriko ditu 15. ekitaldian

Bizkaie! 2016-01-25 17:02   Kulturea

Bertoko jantza eta antzerki talde amateur zein erdi-profesionalen lana erakutsi eta bultzatzeko antolatzen dau Zirkuitua urtero Bilboko Udalak, baita arte eszenikoetako proposamenak uriko auzo guztietara eroateko be. Aurtengo ekitaldia, 15.a, eguenean, urtarrilak 28, hasiko da eta apirilaren 21era artekoa izango da lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Tarte horretan, 17 emonaldi egongo dira, hamaika konpainiaren eskutik.

Lehenengo hiruhilekoko programazinoaren barruan, emakumeen parte-hartze handia azpimarratu dau Bilboko Udalak. Esate baterako Bea Insa, Maite Guevara eta Juana Lor egongo dira oholtzan eta Mama Crea, Lagrimas Solubles, Bibote Gorriak eta Luna Llena taldeetan emakumeak dira aktore nagusiak.

Beste alde batetik, apirilera arteko programazinoan nabarmentzen da Lagrimas Solubles taldearen Haced el favor de estaros quietos ikuskizuna, estreinaldia da eta. Ganera, Galder Perezek zuzendutako Off the record antzezlana ikusi ahal izango da. Ane Zabala eta Aiora Sedano dira Bibote Gorriak konpainiaren lan horretako aktoreak. Euskerazko antzezlan onenaren Kriseilu Saria irabazi eban 2015ean.

Guztira, hamaika jantza eta antzerki ikuskizun izango dira, 17 emonalditan (batzuk birritan emongo ditue). Urtarrilaren 28an izango da lehenengoa, Bea Insaren Dorita, cocinera. Biharamunean, 29an, Maite Guevararen Soltarlo al aire egongo da. Martiaren 4ra arte, astean emonaldi bi egongo dira eta, ondoren, apirilaren 21era arte, astean bat.

Bilboko Zirkuituaren helburuetako bat uriko eskaintza kulturala deszentralizetea danez, hau da, auzo guztietara eroatea, Bilboko txoko ugaritan egongo dira emonaldiak. Abandon, San Frantziskon, Basurtun, Errekalden, Begoñan, Otxarkoagan, Altamiran eta, aurten lehenengoz, Santutxun ikusi ahal izango dira saioak.

Saio guztiak iluntzeko 19:30ean hasiko dira eta sartzea libre izango da, leku guztiak bete arte. Egitarau zehatza, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu