Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko azterketa publikora zezeiletik aurrera apuntau ahal izango da

Bizkaie! 2016-01-21 14:07   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak azaldu dauenez, zezeilaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da Lan Eskaintza Publikorako deialdia eta orduan emon ahal izango da izena. 577 plaza dagoz jokoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko. Hautaketa-prozesuak berak, fase bi eukiko dituala aurreratu dau Jaurlaritzeak.

Enplegu Publikorako Eskaintza honetako 577 plazak espezialidadearen arabera banatuta dagoz. Hautagai bakotxak 15 espezialidadeetako bat aukeratu beharko dau. Plaza gehien eskaintzen daben espezialidadeak hizkuntzeagaz lotutakoak dira: Euskara eta Literatura gaiak 84 plaza, Ingelesak 80 eta Gaztelania eta Literaturak 74. Biologia eta Geologian 61 plaza dagoz jokoan eta Matematikan, 57.

Behin izena emonda, programazino didaktikoa entregau beharko dabe hautagaiek, martian. Oposizinoko lehenengo azterketea bagilean egingo da. Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu arte ez dira jakingo data zehatzak.

Lehenengo azterketan, gai bana landu beharko dabe hautagaiek, bakotxak jagokon espezialidadekoa, baita ariketa praktiko bat be. Hurrengo fasera pasetako lehenengo proba hau gainditzea ezinbestekoa izango da.

Bigarren fasean, zati bitan banatuko ditue probak. Lehenengo, hautagaiek programa didaktikoa aurkeztu beharko dabe. Hau da, aukeratutako espezialidadeagaz lotutako arlo edo irakasgai bateko curriculuma azaldu beharko dabe, helburu, metodologia eta erispide guztiak zehaztuta. Bigarren partean, unidade didaktiko bat preparau beharko dau hautagaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu