Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Elai-Alai taldeak musikea eta jantzak buztartuko ditue

Bizkaie! 2016-01-27 09:39   Kulturea

Bilboko Udal Txistulari Bandea Euskalduna Jauregira itzuliko da gaur, hilak 27, eguaztena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta jantza taldeagaz batera ikuskizuna eskaintzeko. Emonaldia dobakoa da eta iluntzeko 20:00retan hasiko da A1 Aretoan.

Bilboko Udal Txistulari Bandea Euskalduna Jauregira itzuliko da gaur, hilak 27, eguaztena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta jantza taldeagaz batera ikuskizuna eskaintzeko. Emonaldia dobakoa da eta iluntzeko 20:00retan hasiko da A1 Aretoan.

Bandeak txistu, silbote eta atabal musikeagaz lagunduko ditu Elai Alai taldeak eskainiko dituan jantzak. Bizkaiko eta Gipuzkoako jantzak eskainiko ditue batez be, horreen artean, Gorulari jantzea, Zinta jantzea, Launangoa, Ezpata joku nagusia edo Markina-Xemeingo Ezpata-jantzea. Gure txistulariek, Raimundo Sarriegi konposatzaile donostiarraren Kontrapasa eta Minuetoa lako musika piezak be interpretauko ditue.

Elai Alai jantza eta musika talde beterano eta ezaguna izango da Bilboko Txistulari Bandeak eguaztenean eskainiko dauen kontzertuko konbidadu berezia. Elai Alai taldea 1962an sortu zan, herri ekimenari esker eta Portugaleteko tradizinoari jarraituz. Ordutik, Elai Alai alkartearen nortasuna eta itzala sendotu egin dira, bai Euskal Herrian, bai kanpoan be, apal baina etenbarik jardun dauelako Euskal Herriaren folklore eta kultura tradizional aberatsa berreskuratu, gorde eta zabaltzen. Nazinoarteko Jaialdi eta emonaldi ugaritan ibili da taldea, arrakasta handia lortuta beti, bai entzuleen artean, bai hedabideetan be, entzute handiko sariak eskuratuz. Euskal herri guztietako jantzak hartzen ditu taldeak bere errepertorioan, besteak beste, Bizkaiko Jantzari-jantzea, Gipuzkoako Ezpata-jantzea, Arabako jantzak, Nafarroako folklore aberatseko jantzak, eta baita Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako inauterietako konparsak.

Bilboko Udal Txistularien Bandea munduko tanbolinteroen alkarte profesional bakarrenetakoa da. Gaurko Txistulari Bandeak 2004ko urtarrilean ekin eutson ibilbideari, eta urteotan aukerea izan dogu bi ezaugarri gitxienez atzemon ahal izateko: saioen kalidadea batetik, eta, bestetik, saio bakotxa besteetatik desbardintzeko egindako ahalegina eta era askotako eszenatokietan eskaintzen dituen emonaldien aniztasuna. Azpimarratzekoa da Bilboko Musika Bandeagaz egindako mundu mailako estreinaldia, Gregory Fritz amerikarraren Euskal Dantzak, 2004an. Bandeak bere ibilbidean baditu disko batzuk kaleratuak: 2004an, Bilboko Udal Txistulari Bandea; 2006an, Alos Quartet Harizko Laukoteagaz Harizko Txistua izenburukoa. 2007an, Hala ere musikari ospetsuen laguntzaz, besteak beste, Kepa Junkera, Pello Ramírez, Joxan Goikoetxea eta Aitor Furundarena. 2010ean, Kantari Gabonetan diskoa Leioako Kantika Koralagaz, 2014n, Plazan eta azkena, X urte, hamaika lagun CD/DVDa.


Bilboko Udal Txistulari Bandearen 2016ko neguko denporaldiaren kontzretu gehiago:

- Zezeilak 3,  egauztena, 20:00etan: Musikaren Koloreak (konbidaduak: Izaskun Andueza, Asier Agirre, Xabier Olazabal, Edurne Errea, Eduardo Sola, David Delgado eta Álvaro Santiago). Euskalduna Jauregiko A1 Aretoa.

- Zezeilak 17, eguaztena, 20:00etan: Barroko Garaiko Musika eta Jantzak. Txistu eta piano errezitala. Bilboko Txistulari Bandea eta Mariano Santamaria. Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa.

- Martiak 1, martitzena, 20:00etan: Kantaldia Josu Zarate, Mariano Santamaría eta Amaiur Cajaravillearen laguntzaz. Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa.
 
- Martiak 23, eguaztena, 20:00etan: Zu zeu txistulari. Estreinaldia. Joserra Gutiérrez konposatzaileagaz proiektu barria. Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu