Hector Alterio aktore argentinarrak jasoko dau Ercilla Saria
2016-01-22 09:35 KultureaIbilbide oparoa egin dau Hector Alteriok (Buenos Aires, 1929), bai antzerkigintzan eta baita zineman be. Ibilbide luze hori gogoan hartuta, aurtengo Ercilla Saria emotea erabagi dau sariketako epaimahaiak. 1984tik urtero emoten ditue sariok, Bilboko Ercilla hotel-kateak antolatuta, antzerkigintzearen munduko aktoreei gorazarre egiteko.
Ibilbide oparoa egin dau Hector Alteriok (Buenos Aires, 1929), bai antzerkigintzan eta baita zineman be. Ibilbide luze hori gogoan hartuta, aurtengo Ercilla Saria emotea erabagi dau sariketako epaimahaiak. 1984tik urtero emoten ditue sariok, Bilboko Ercilla hotel-kateak antolatuta, antzerkigintzearen munduko aktoreei gorazarre egiteko.
Hector Alterio gaztetan hasi zan antzerkian. 1940ko hamarkadan egin eban debuta oholtzan eta, ondoren, Nuevo Teatro konpainia entzutetsua sortu eban. Hamarkada bian gelditu barik lan egin eban konpainia harek. 1975etik Espainian bizi da Alterio. Antzerkiko jarduna zinemeagaz buztartzen dauenez, Argentina zein Espainiako film askotan agertu da. Ohorezko Goya (2004) eta Zidarrezko Kondorra (2008) sariak jaso zituan.
Ercilla Sarietako epaimahaiaren esanetan, Hector Alterioren ibilbidea luzea eta distiratsua izan da, lan profesional zabala egin dau arte eszenikoetan. Ercilla Sarien 32. edizinoa da aurtengoa.
Aktore onenen sarietarako hautagaiak be jakitera emon ditu epaimahaiak. 2015ean estreinautako antzerki lanetako aktorerik onenak aukeratzea da sarion helburua. Gizonezko aktore onenaren Ercilla Sarirako hautagaiak bost dira: Mario Gas, Adrian Lastra, Antonio Molero, Arturo Querejeta eta Tristan Ulloa. Emakumeen kategorian beste bost dagoz: Maria Adanez, Lola Baldrich, Vicky Peña, Blanca Portillo eta Aitana Sanchez Gijon.
Beste kategoria batzuetan be sariak emongo ditue. Esate baterako, euskal produzkinorik onenaren sarirako, hiru antzezlan finalista dagoz: Amour (Arriaga/Tartean Teatro), Happy End (Vaiven) eta La Gaviota (Arriaga). Hile amaieran emongo dabe saritu guztien barri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!