Bilboko agenda kulturala aurkeztu dau Udalak

Bizkaie! 2016-01-28 17:27   Kulturea

Kultureak edertu egiten zaitu lelopean, 2016an Bilbon egongo diran kultura arloko hitzorduen barri zehatza emoten dau gideak, bilbotarrek eta bisitariek eskaintzearen barri euki daien. Udalak dinoanez, askotariko proposamenak sartu ditue, bakotxak bere neurriko astialdiaz eta kulturaz disfrutau ahal izan daian.

Kultureak edertu egiten zaitu lelopean, 2016an Bilbon egongo diran kultura arloko hitzorduen barri zehatza emoten dau gideak, bilbotarrek eta bisitariek eskaintzearen barri euki daien. Udalak dinoanez, askotariko proposamenak sartu ditue, bakotxak bere neurriko astialdiaz eta kulturaz disfrutau ahal izan daian.

Musikea, zinea, antzerkia, ospakizunak, foklorea, topaketa eta tailerrak, bertsoak eta abar batzen ditu agenda kulturalak. Ganera, Bilboko liburutegietako eta beste udal zentro batzuetako zerbitzuak be sartu ditue. Ezin hobeto emoten daben joerakaz, neurrira egindako jantzi modura sortu dabe agendea, Bilboko Udaleko ordezkariek azaldu dabenez. Leloa be bide horretatik doa: Kultureak edertu egiten zaitu.

Gidako proposamenak sei atal nagusitan banatu ditue. Esate baterako, Bilbo, sormenezko ibiltokia izeneko atalean, Bilbo modearen uria dala esaten da eta uriko kaleak eta kulturguneak era guztietako adierazpen artistikoen erakusleiho dirala nabarmentzen da.

Abangoardia eta tradizinoa konbinetan dituan desfilea sailean, aldiz, proposamen tradizionalen eta jokera barritzaileenen arteko nahasteen barri emoten da, Bilboko bizitza kulturalaren alderdi guztiak ezagutzeko. Adibidez, jantza garaikidea eta bertsolaritzea alkartu ditue. Jaialdiak, goi mailako joskintza Bilbon atalean, jaialdi handienen barri emoten da (Aste Nagusia, FANT, Zinebi, BBK Live, Mendi Film Festival...).

Ezagutza beti dago modan atalean, ostera, liburu azoka, liburutegi eta artxiboen informazino eguneratua jasoko dabe herritarrek eta Astialdi kulturaleko erakusleiho handia da izenekoan, kaleko proposamenak zerrendatu ditue: Desfile, aratuste, kalejira eta abarrak. Azkenik, barruti guztietako eskaintzea jaso dabe Barruti bakotxak bere bildumea dauka atalean.

Kasu guztietan, ekitaldi eta kulturguneen ordutegiak eta informazino osogarria dakarz gideak. Ganera, hilero-hilero, programazino kulturalaren barri emoten dauen boletina plazaratzen dau Udalak. Boletina eta datozan urteetako agenda kulturala posta elektronikoan jasoteko, hona idatzi behar da: agendakulturala@bilbao.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu