Jesus Lizaso artista bizkaitarraren 27 eskultura ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2016-01-28 16:27   Kulturea

Reflexion izeneko erakusketea maiatzaren 1era arte egongo da BizkaiKOA sarearen barruko Rekalde aretoan. Jesus Lizaso artista barakaldarraren 27 eskulturaren bidez, haren obreak euki dauen garapena ezagutu ahal izango da. Dana dala, artelanak ez dagoz ordena kronologikoan, Lizasok berak piezen artean ikusten dituan loturak dira ardatza.

Reflexion izeneko erakusketea maiatzaren 1era arte egongo da BizkaiKOA sarearen barruko Rekalde aretoan. Jesus Lizaso artista barakaldarraren 27 eskulturaren bidez, haren obreak euki dauen garapena ezagutu ahal izango da. Dana dala, artelanak ez dagoz ordena kronologikoan, Lizasok berak piezen artean ikusten dituan loturak dira ardatza.

Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadua eta Jose Julian Bakedano erakusketearen komisarioa egon dira Rekalde aretoan, aurkezpen ekitaldian. Jesus Lizasok sortutako piezak askotarikoak dirala nabarmendu dabe. Badagoz orain dala urte batzuk sortutakoak eta baita oraintsu egindakoak be.

Artistearen ibilbide personala erakusten da Rekalde aretoan. Metaletik eta egurretik abiauta, sortu dituan artelanetan egon dan bilakerea garbi ikusten da. Hasikerako lanetako izakera sinbolikoa eta gizaki itxurako formak baztertzen joan da denporeagaz. Lizasok materialen plastikotasunagaz jokatzen dau obrak aretoan antolatzeko orduan, arinaren eta astunaren, bigunaren eta zurrunaren arteko dialektikea sortzeko.

Jesus Lizasok obra publiko ugari egin dituan arren, eremu publikoan ikusgai dagoan pieza bakarra eroan dabe Rekalde aretoko erakusketara: Basauriko Sozial Antzokian egon ohi dan Engranaje ocular, 2005an egina. Jose Julian Bakedano komisarioak erakusketako obrarik barriena be goraipatu dau, Ortotropias.

1983an ekin eutsan Jesus Lizasok ibilbide artistikoari, Basauriko Kultur Etxeko zeramika eta eskultura tailerrean. 1990eko hamarkadaren amaiera aldean, estilo figuratiboa albo batera itxi eban eta burdinea eta egurra sarriago erabilten hasi zan. Banakako 30 erakusketa baino gehiago egin ditu eta sari ugari emon deutsiez nazinoartean.

Erakusketea maiatzaren 1era arte egongo da Rekalde aretoan eta doban sartu leiteke. Laster, artisteari buruzko monografia plazaratuko dabe. Jose Julian Bakedanoren aurkezpen-testua eta Iñigo Sarriugarte adituaren analisi sakona eukiko ditu argitalpen horrek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu