Europako hizkuntzak aztertuko ditue zezeilaren 22an Bilbon, Nazinoarteko Ama Hizkuntzearen Eguna dala eta

Bizkaie! 2016-02-15 16:49   Kulturea

Azkue Fundazinoak eta EHUren Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedreak antolatuta egingo dabe jardunaldi berezi hori astelehenean. Izan be, bezperan, zezeilak 21, Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna izango da. Batez be, Europako hizkuntza aniztasuna eukiko dabe gogoan eta kontinenteko hizkuntzen mapa barria aurkeztuko dabe.

Europako hizkuntzak, hurbilekoak baina ezezagunak izenburua emon deutsie jardunaldiari. Europan, munduko hizkuntza ezagunenakaz batera ezezagunak diran hizkuntza asko berba egiten dira, azaldu dau Azkue Fundazinoak. Hizkuntza horreek lehenengo hizkuntzea dira askorentzat, eta hur dagozan arren ez doguz ezagutzen.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jardunaldia, Euskerearen Etxean (Bilboko San Inazio auzoan), eta ordubete ingurukoa izango da. Unesco Katedrako kideek Europako hizkuntzen aniztasunaz berba egingo dabe eta Euskal Herrian bizi diran hizkuntza gitxituetako hiztun batzuek euren hizkuntzearen barri emongo dabe.

Era berean, Unesco Katedrako kideek Europako hizkuntzei buruz egin daben mapa barria aurkeztuko dabe ekitaldian. Europako hizkuntza autoktono guztiak, ofizialak izan zein ez, agiri dira mapan, bakotxa bere lurraldean eta jagokon familia adierazota. Koloretako mapa horrek kontinentean dagozan hizkuntzen ugaritasuna garbi azaltzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu