Alba Colomo komisarioak Rotterdamen aztertutakoak ekarri ditu Rekaldera
2012-10-09 15:53 KultureaRotterdam uriko Het Wilde Weten zentroan egindako egotaldiaren emoitzea aurkeztu dau Alba Coloma komisarioak Bilboko Rekalde aretoan, Reasearch by walking proiektua
'Txina da' erakusketeak Arte Ederretako ikasleek Pekinen egindako lanak batzen ditu
2012-10-09 11:04 KultureaBilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan gaur zabalduko ditu ateak Txina da erakusketa kolektiboak. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko hirugarren zikloko zortzi ikaslek (Nadia Barkate, Edurne Gonzalez, Miriam Isasi, J.P. Orduñez/Mawatres, Unai Requejo, Laurita Siles, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio) Pekinen, Judas Arrietaren MA Studioan egonaldia egiteko jaso eben beka baten ondorioz Txinako uriburuan bertan sortutako lanak erakutsiko ditue.
Boteroren gizon-emakume ederrez bete da Arte Eder Museoa
2012-10-08 15:54 KultureaFernando Botero artista kolonbiarraren ibilbide osoa batu dabe Fernando Botero. Ospakizuna erakusketan, hasierako lanetatik gaur egunekoetara arte. Danetara, 79 koadro dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Artistearen inoizko erakusketarik osoenetakoa da.
Argizaiola sariketako argazkiak ikusgai, Bilboko Batzar Nagusietan
2012-10-08 13:14 KultureaArgizaiola argazki-sariketan parte hartutako irudien erakusketea ikusgai egongo da astelehenetik aurrera Bilboko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan.
Herritarrak Bilbo barriaren uri-transformazinoaren egile lez aurkezten ditu, ‘Bertan Bilbao – Proyecto Bilbao’ erakusketeak
2012-10-05 12:01 Kulturea2012ko urriaren 5tik 2013ko urtarrilaren 13ra egongo da ikusgai Bilboko Alondigako erakusketa aretoan (2. pisuak). Sarrerea dobakoa izango da. Erakusketan ondokoak topauko ditu bisitariak, besteak beste, Iñigo Bujedo Aguirre argazkilari bilbotarrari erakusketa honetarako beren-beregi eskatutako 30 argazki eta Iñigo Salaberriaren Bilboko metroaren bizitzari buruzko bideo bat.
Jose Ramon de la Ricak marraztutako 23 barku Bilboko Itsas Museoan dagoz ikusgai
2012-10-04 15:41 KultureaEuskal Herriko Itsas Ardularitza Eskoleak, bere 30. urteurrena ospatzeko eratu dau erakusketea. Bertoko eta Europa osoko ontzioletan egindako itsasontzien pinturak batu ditue, euskal ontzi-konpainiek erabilitakoak. Jose Ramon de la Rica bilbotarrak (1919-2011) marraztu ditu barku guztiak.
Susana Talayeroren 'Si vola' bideoa ikusgai Bilboko Berreginen Museoan
2012-10-04 14:15 KultureaSi vola bideoa, memoria barriro aktibetearen inguruko proiektuaren hasierea da, eta 2011ko abenduan Erroman egindako zenbait grabazinok osotzen dabe. Filmeko mikro-kontakizunak bisitearen ideiaren inguruan egituratzen dira, eta urte luzez egileagaz lotura personala izan daben uriko personakaz izandako topaketak jasoten ditue, besteak beste, Silvano Agosti zinemagileagaz eta Esther Flückiger konpositoreagaz.
Traspasos, Gaitzerdi eta Hortzmuga konpainiak alkartu egin dira indarkeriaren kontra eta giza eskubideen alde
2012-10-03 18:44 KultureaProiektuaren izenburua Eta bihar… zer? da eta Bilbon eskainiko dabe urriaren 26an eta 27an. Aitatzekoa da kontalari lana egingo daben lau gerra-erreportarien presentzia: Hernán Zin, Jon Sistiaga, Mikel Ayestaran eta Mayte Carrasco.
Mina eta umorea Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburuan
2012-10-03 11:30 KultureaZortzi ipuinez osotu dau Bertol Arrietak Alter ero liburua. Eguneroko jazoerak izan ditu abiapuntu idazle zarauztarrak bere bigarren liburuan. Susa argitaletxeak kaleratu dau lana.
Nestor Basterretxeak sortu dau aurtengo Durangoko Azokearen kartela
2012-10-02 15:45 KultureaAurtengo Durangoko Azokearen kartela aurkeztu dabe Durangoko San Agustin aretoan. Nestor Basterretxea artista ezagunak sortu dau irudia, enkarguz, prentsaurrekoan azaldu dabenez. Artistea bera eta Aiert Goenaga, Durangoko Azokako zuzendaria, izan dira kazetarien aurrean.
Jasone Osorok nerabeentzako 'Ezekiel nora ezean' plazaratu dau
2012-10-02 14:59 KultureaJasone Osoroidazle elgoibartarrak Ezekiel nora ezean nerabeei zuzendutako nobelea kaleratu barri dau. Elkar argitaletxearen Taupadak bilduman argitaratu dabe. Personaia beraren bigarren lana dau egileak.
Santurtziko Nazinoarteko XXXIII. Antzerki Jaialdia urriaren 19tik zemendiaren 25era izango da
2012-10-02 14:09 KultureaSanturtziko Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak eszena-ikuskizun anitza eskainiko deusku, besteak beste, komedia, thrillerra, antzerki soziala, jantza-antzerkia, musika-antzerkia, operea, jantza garaikidea eta abar, Bizkaiko Antzerki Jaialdirik zaharrena dan honen ezaugarrietako bat publiko mota guztien gogoko lanak eskaintzea da eta.
Egon Schieleren marrazki biluziak, Guggenheim museoan ikusgai
2012-10-01 15:27 KultureaEgon Schieleren ehunka marrazki, akuarela eta gouache batu ditu Guggenheim museoak Vienako Albertina museotik zuzen-zuzenean ekarritakoak. Sortzaile austriarraren ibilbide artistiko laburra ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dau erakusketeak. Urtarrilaren 6ra arte egongo da Bilbon.
Ikutzeko artea erakusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2012-09-28 10:58 KultureaItsu edo ikusmen arazoak dituenentzako erakusketa berezia edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan, Iberdrola enpresearen babesagaz. Artelanak ezagutzeko teknika aitzindari bati esker, museoko bilduma iraunkorreko bost maisulanez gozetako aukerea eukiko dabe bisitariek.
'Urdaibaiarte On' egitasmoaren balorazino sano ona egin dau 2012 Fundazinoak
2012-09-27 14:01 KultureaAmaitu barri dira Urdaibaiarte On egitasmoko erakusketak, Zentzua eta iraunkortasuna eta Urdaibaiarte On. Balorazino sano ona egin dau 2012 Fundazinoak. Oscar Tuazon, Maider Lopez eta Liam Gillicken lanak Urdaibain geratuko dira.
Nazinoarteko antzerkia protagonista Gasteizen urrian eta zemendian
2012-09-27 11:18 KultureaUrtero legez, aparteko garrantzia emongo jako bertoko sorkuntzeari eta, esangura horretan, aurtengo barritasun nagusia Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea lanean oinarritutako antzezlanaren aurkezpena dogu. Sorkuntza publikorako esparru barri batean, ikuskizuna hiru antzokik batera produzidu dabe: Gasteizko Principal antzokiak, Bilboko Arriaga antzokiak eta Donostiako Victoria eugeniak, Tanttaka taldeagaz batera.
Bilbok VI. Bilboargazki jasoko dau urrian
2012-09-24 14:28 KultureaEstaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak bultzatzen dauen eta BBK Fundazinoak laguntzen dauen Bilboargazki 2012ren barruan.
Sorollak areto monografikoa dauka Bilboko Arte Eder Museoan
2012-09-24 12:46 KultureaHasierako aurkezpenerako, 7 pintura hautatu dira 25. aretorako, eta nabarmentzekoa da pieza horreetako 5 sano adierazgarriak dirala, Joaquín Sorollak (Valentzia, 1863—Madril, 1923) Euskadin egindako egonaldietan margotutakoen barruan.
Eddie Campbell eta Miguelanxo Prado izango dira Getxoko XI. Komiki Azokearen artista konbidatuak
2012-09-19 10:51 KultureaGetxoko XI. Komiki Azokan egongo diran egileen zerrendak baditu lehenengo izenak, eta aurten, goi mailako artistak batuko dira azokan. Zemendiaren 23tik 25era bertan egongo dira Eddie Campbell eskoziarra, From Hell eleberri grafiko famatuaren ilustratzailea, eta Miguelanxo Prado egile galiziarra, oso ospetsua nazinoartean.
Hemen dira umeei zuzendutako XVIII. 'Bilbon Eskolatik Antzerkira' programea eta Eskola Antzerki Lehiaketea
2012-09-18 14:14 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Arte Eszenikoen aldeko apustuari eusten deutso, hezkuntzarako tresna moduan, eta ikasturte honetan be aurrera jarraitzen dau Bilbon Eskolatik Antzerkira programeagaz. Eskola Antzerki Lehiaketeagaz batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule barriak trebatzea dau helburu, txikienen artean antzerki arlokoko sorkuntza lana bultzatzeaz gan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...