Laster da martxan 48. Durangoko Azokea

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 10:29   Kulturea

Oso gitxi falta da 48. Durangoko Azokearen ateak edegiteko (10:30). Ikasleen eguna izango da gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako mila ikasle inguru espero ditue antolatzaileek. Azokea publiko orokorrarentzat be zabalik dago, 20:00ak arte. Abenduaren 8an zarratuko da Azokea.

18. Euskal Dendeak abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak Durangon

Bizkaie! 2013-12-04 13:23   Kulturea

Artisautza zure eskura lelopean dator aurtengo edizinoa. Arbaso artisauen alkarte nazionalak antolatzen dau eta Euskal Herriko artisautzearen erakusleiho garrantzitsutzat hartzen da. Azokea Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 8ra. Danetara 52 erakusketari izango dira eta horreetatik hamarrek lehenengoz parte hartuko dabe.

Susa argitaletxeak 'Munduko Poesia Kaierak' bildumea sortu dau

Bizkaie! 2013-12-04 10:13   Kulturea

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Susa argitaletxeak abiatu barri dau Munduko Poesia Kaierak bildumea. Mundu osoko sei poeten antologiak kaleratuko ditue urtero, eta daborduko datorren urteko lanen laginez osotutako liburua argitaratu dabe.

Durangoko Azokan ‘Konpota’ bakarrizketea estreinauko dau Eneritz Artetxek

Bizkaie! 2013-12-03 14:08   Kulturea

Konpota, Dxusturi teatroa taldearen obran, Eneritz Artetxe aktoreak bakarrizketa bat interpretauko dau, Philipe Gaulieren testu batean oinarritua eta Antton Lukuk euskeratua. Abenduaren 8an estreinauko da, 19:00etan, Szenatokian (San Agustin kulturgunea), Durangoko Azokearen Arte Eszenikoen plazan.

Xabier Montoiak 'Azken afaria' eleberria plazaratu dau

Bizkaie! 2013-12-03 10:29   Kulturea

Zazpigarren nobelea dau Azken afaria (Susa) Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarrak. Gaztetako lau lagunek bazkaria egin dabe Bilbon, trankil bizi dira danak, baina jazoera latz batek euren harremana kakaztuko dau.

Bilboko Arte Ederren Museoko zaharbarritze programeagaz, hamar artelan lehengoratu dira aurten

Dabi Piedra Robledo 2013-12-02 14:27   Kulturea

Sortu ziraneko itxurea berreskuratuta, gaur aurkeztu ditue XV. mendeko margolan bi, Joan Gonzalezen sei marrazki eta euskal artista biren koadro bana, Aurelio Arteta eta Rafael Balerdirenak hain zuzen. Ganera, zaharbarritze teknikak ikasten dabilzan gazteentzat, prestakuntza beka barria aurkeztu dabe.

Alex Sardui kantariak 'Esan eta egin' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-29 14:46   Kulturea

Ez dogu lastorik topauko Alex Sarduiren Esan eta egin (Baga-biga) nobelan, mezu zuzen eta gardena dauka liburuak Gatiburen diskoek lez. Lagunen arteko fideltasuna dau ardatz 50. eta 60. hamarkadetan girotutako istorioak. Hamalau urtetik aurrera irakurleei zuzendutako lana da, hiztegi barik irakurteko.

J. M. Coetzeeren 'Jesusen haurtzaroa' nobela barria euskeratu dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2013-11-29 11:52   Kulturea

The Childhood of Jesus J. M. Coetzee Nobel saridunaren nobela barria da, aurten argitaratua. Aritz Gorrotxategik euskeratu dau, Jesusen haurtzaroa (Meettok). Itsasoak zeharkatu ostean, lurralde barri eta ezezagunera ailegau barri diran Simon eta David izeneko personaien istorioa kontetan dau.

Beste sei hizkuntzatan itzulita aurkeztuko dabe Linguae Vasconum Primitiae abenduaren 3an

Bizkaie! 2013-11-29 10:22   Kulturea

Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskeraz inprimidu zan lehen liburuaren edizino barri bat aurkeztuko dabe abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean, txinerara, arabierara, kitxuerara, errumanierara, katalanera eta galegora eginiko itzulpenakaz.

Kartzeletan egindako idazlan eta marrazkiak argitaratu ditu, beste urte batez, Ataramiñek

Dabi Piedra Robledo 2013-11-28 14:35   Kulturea

Bilbon aurkeztu dau Ataramiñe alkarteak euskal presoek egindako lanen aurtengo bildumea. Alde batetik, 23 presok egindako lana batzen dauen koadernoa kaleratu dabe eta, bestetik, Mikel Antzak idatzitako antzerki-liburu bat eta Jokin Urainen hausnarketa eta ikerketa lana be atara ditue. Ganera, Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Arrate Mardaras abadiñarrak 'Pendrive' bere lehenengo liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2013-11-28 11:37   Kulturea

Maitasuna dabe ardatz Arrate Mardaras abadiñarrak Pendrive (Susa) liburuan batu dituen bost ipuinek. Historiako hainbat sasoitan kokatu ditu istorioak, danak Euskal Herrian bertan. Hauxe dau lehenengo liburua.

Aingeru Epaltzak 'Gure Jerusalem galdua' nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-27 17:16   Kulturea

Orain hamaika urte hasitako Erresuma eta Fedea trilogiako azkenengo liburua da Aingeru Epaltzak argitaratu barri dauen Gure Jerusalem galdua (Elkar). Gerra odoltsuak eta maitasun sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizinoak, konspirazinoak ditu osogai idazle iruñearraren nobeleak.

Erriberako Merkatuan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako argazki historikoak ikusgai

Bizkaie! 2013-11-27 13:11   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan udal programearen barruan, argazkien bitartez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako historia islatzen dauen erakusketea inaugurau dau gaur Erriberako Merkatuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ghibertiren Paradisuko Ateak izango dira Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista

Bizkaie! 2013-11-26 14:30   Kulturea

Lorenzo Ghibertik egindako Paradisuko Ateak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, zemendiaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

William A. Douglass antropologoak jasoko dau Durangoko Azokearen Argizaiola saria

Bizkaie! 2013-11-21 14:48   Kulturea

Duragoko Azokearen 48. edizinoaren aurkezpen ofizialean, egitarauaren barri emoteaz gan, Argizaiola Sariaren eta aurtengo herrialde konbidauaren barri emon dabe. William A. Douglass antropologoak jasoko dau saria eta Eskozia izango da aurtengo herrialde protagonistea. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maite Gurrutxagak 'Habiak' lana aurkeztu dau, antzezlan batetik sortutako komikia

Bizkaie! 2013-11-21 10:48   Kulturea

Gizona ez da txoria Dejabu panpin laborategiaren antzezlana dau oinarri Maite Gurrutxagak osotu dauen Habiak (Txalaparta) komiki grafikoa. Ximon eta Selma dira protagonistak, lehenengoa baserritik bota dabe, abiadura handiko trenaren lanak dirala-eta, eta bestea, gizona jagoten dauen erizain bosniarra da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Argitaratu eta 200 urtera, Jane Austenen 'Harrotasuna eta aurrejuzkuak' euskeraz irakurri geinke barriro

Dabi Piedra Robledo 2013-11-19 14:58   Kulturea

EIZIE eta Eusko Jaurlaritzearen arteko akordioari esker, Ana Isabel Moralesek egindako itzulpena berrargitaratu da, Elkar argitaletxearen Urrezko Biblioteka bilduman. Harrotasuna eta aurrejuzkuak, XIX. mendearen hasierako Ingalaterrako gizartea ezagutzeko liburu aproposa da eta lekua egin dau literatura unibersalaren obra gorenen artean, Austenen idazkera zorrotzari esker.

XXVI. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2013-11-19 10:29   Kulturea

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak uriko eskola ume guztiak konbidau ditu aurten be Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzera. Sariketearen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako Bilboko ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da.

Mo Yan Nobel saridunaren 'Hori da umorea, maisu!' lana kalean da

Bizkaie! 2013-11-18 13:04   Kulturea

Maialen Marinek eta Aiora Jakak aurkeztu barri dabe Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren Hori da umorea, maisu! (Elkar) liburua. Txineratik zuzenean euskeratu ditue testuak. Arrasate Euskaldun Dezagun alkarteak antolatutako Jokin Zaitegi bekeari esker argitaratu da lana.

Nobel-Truk, Jokin Zaitegi bekearen alde

Bizkaie! 2013-11-18 12:53   Kulturea

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri dau abian, 2002tik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskerara ekarteko erabili izan dan sariketea finantzetako zailtasunei aurre egiteko helburuagaz.