Burdinbidearen Euskal Museoak 15.000 erabiltzaile euki ditu aurten

Bizkaie! 2015-12-10 09:31   Kulturea

Lurrunezko eta diesel tren zerbitzuetan sekula baino bidaiari gehiago euki ditu 2015ean Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak. Guztira, 14.960 erabiltzailek ordaindu dabe tren historikoan osteratxua egiteko. Abenduko asteburu luzeak azkanengo bultzadea emon deutso datu on horri, hilaren 5, 6 eta 8an ia mila bisitari egon dira eta.

Orain arte, Burdinbidearen Euskal Museoaren urterik jentetsuena 2007a izan da. Orduko haretan, 14.813 erabiltzaile euki zituan. Aurten, beraz, 147 bidaiari gehiagogaz, errekorra lortu da. Ganera, igazko datuagaz alderatu ezkero, 2015ean %21 egin dau gora diesel eta lurrunezko tren historikoen erabilereak.

Museoak antxinako trenak martxan ipinten ditu lantzean behin, jenteak ibilbide laburra egin daian, Azpeitia eta Lasao artean. Lurrunezko zein diesel bidezko lokomotoreak izan ohi dira.

Horrezaz gan, euskal trenbideen historia ezagutzeko leku aproposa da Burdinbidearen Euskal Museoa. Bertan jasota dagoz era askotako lokomotora eta bagoi zaharrak, makina-erremintako tresnen erakusketa bat, trenak garaiz ibilteko erlojuak, sasoi bateko beharginen uniformeak eta abar. Aldi baterako erakusketak be egoten dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu