Durangoko Euskal Dendeak 23.000 bisitari baino gehiago euki ditu aurten
2015-12-09 09:48 KultureaUrtero legez, Durangoko Azokeagaz batera heldu da Euskal Dendea, euskal artisauen produktuak erakusteko. Arbaso alkarte antolatzaileak azaldu dauenez, guztira 23.065 personak egin dabe osterea Euskal Dendara. Datua arrakastatsutzat jo dabe eta salmentak be onak izan dirala ganeratu dabe.
Urtero legez, Durangoko Azokeagaz batera heldu da Euskal Dendea, euskal artisauen produktuak erakusteko. Arbaso alkarte antolatzaileak azaldu dauenez, guztira 23.065 personak egin dabe osterea Euskal Dendara. Datua arrakastatsutzat jo dabe eta salmentak be onak izan dirala ganeratu dabe.
Euskal Dendearen 20. edizinoa izan da aurtengoa. Arbaso, Euskal Herriko Artisauen Alkartea, pozik agertu da balorazinoa egiteko orduan. Izan be, 23.065 bisitari erakarri ditue, hau da, bataz beste 4.000 baino gehiago eguneko. Ez genduan espero holako daturik, adierazo dau Bernat Vidal Arbasoko presidenteak. 1995ean hasi zan azokea eta Vidalek dino, orduan ez ebela imajinau be egiten horrenbeste jente erakarriko ebenik.
Durangoko Euskal Dendearen helburu nagusia artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatu eta merkadura ataratea da. Eurenak Euskal Herrian egindako produktuak dirala nabarmendu dau Arbasok.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!