Ospitalean dagozan umeentzako ipuin-bildumea argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-12-10 12:50   Kulturea

Zazpi liburu batzen ditu Ospitalerako ipuinak bildumeak, Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle Ana Garcia de Motiloak idatziak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila arduratu da bildumea argitaratzeaz. Ipuinen bidez, ospitalean dagozan umeei lagundu nahi jake, euren gaixotasuna ulertu eta tratamenduak hobeto ezaguzeko.

Bildumako ipuin liburuak eleanitzak dira, hau da, hizkuntza bat baino gehiagotan argitaratu ditue. Kasuren baten, bost hizkuntzatan. Guztira, zazpi ipuin dira. Ana Garcia de Motiloak idatzi ditu guztiak, Gasteizko Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle lanean daukan esperientzia erabilita. Ilustrazinoak Raquel Gonzalo, Patricia Nogashiro eta Josean Morlesinen ardurea izan dira.

Ipuinak Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale guztietara bialduko ditu Jaurlaritzeak. Dana dala, nahi dauenak PDF formatuan eskuratu leikez ipuinak, internet bidez, hemen.

Ospitalerako ipuinak bildumearen helburua garbia da: Ospitalean egonaldia egiten dagozan umeei laguntzea, daukien gaixotasuna hobeto ulertu daien, jaso beharreko tratamendua ezagutu daien eta sentiduten dabena berbaz azaltzeko erraztasuna euki daien. Gaixotasun askoren inguruko ipuinak dagoz bilduman: Asmea, minbizia, giharren distrofia eta abar.

Honeek dira zazpi ipuinen izenburuak: Bost papagai; Hospitalandia, ospital handia; Samanta, manta arraina; Arturo, kanguro txikia; Lina, elai txikia; Zesar eta mahai-futbol magikoa eta Elefantxuri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu