Azken eguna gaur Durangoko Azokan
2015-12-08 10:34 KultureaBarikuan zabaldu zanetik, kulturearen plazea izan da Durangoko Azokea. Gaur, martitzena, azkanengo eguna izango dau Azokearen 50. edizinoak. Aurreko egunetan legez, goizetik gauera arteko egitarau zabala egongo da bisitarien eskura.
Barikuan zabaldu zanetik, kulturearen plazea izan da Durangoko Azokea. Gaur, martitzena, azkanengo eguna izango dau Azokearen 50. edizinoak. Aurreko egunetan legez, goizetik gauera arteko egitarau zabala egongo da bisitarien eskura.
Gogoetaren Plazan Alfonbrak, euskal kulturaren prestigioa izeneko topaketea antolatu dabe Jakinek eta Gerediagak alkarlanean. Eguerdiko 12:30ean solasaldi baten parte hartuko dabe Jon Maiak eta Ruper Ordorikak eta, arratsaldeko 18:00etan zarratuko dabe topaketea, mahai inguru bategaz.
Kabi@ gunean, ostera, Komunidade Eguna dabe gaurkoa. Egun guztian, IKTei buruzko berbaldi laburrak egongo dira han. Baldintza bakarra ipini deutsie hizlariei: Euskera berbea ezin dabe erabili. Saguganbaran, umeentzako ipuin kontalariak eta tailerrak egongo dira. Esate baterako, 12:00etan orri markatzaileak egiteko lantegia antolatu dabe.
Ahotsenean, Jean-Louis Davant, Andoni Egaña eta Xabier Lizaso, Jean Mixel Bedaxagar, Josu Bergara, Seiurte eta abar egongo dira. Era berean, Maiatz eta Hegats aldizkariei tartea egingo deutsie. Irudienean, ostera, Jon Salaberriri buruzko dokumentala aurkeztuko dabe. Kameratoia lehiaketako sariak be gaur banatuko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!