Georgiako Opera eta Ballet Konpainia Gasteizen eta Bilbon egongo da abenduaren 17tik 19ra

Bizkaie! 2015-12-09 12:43   Kulturea

Nazinoarteko birea egiten dabil Georgiako Estaduaren Opera eta Balet Konpainia eta Euskal Herrian be geldialdia egingo dau. Abenduaren 17an Gasteizen, eta 18 eta 19an Bilbon, balet emonaldiak egingo ditu. Ganera, master-class bat emongo dau bertako jantzari nagusiak.

Nazinoarteko birea egiten dabil Georgiako Estaduaren Opera eta Ballet Konpainia eta Euskal Herrian be geldialdia egingo dau. Abenduaren 17an Gasteizen, eta 18 eta 19an Bilbon, ballet emonaldiak egingo ditu. Ganera, master-class bat emongo dau bertako jantzari nagusiak.

Georgiako balet jantzariek errepertorio klasikoa dakarre Euskal Herrira. Gasteizko Principal antzokian, hilaren 17an, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua eroango dabe oholtzara. 18an eta 19an, Bilboko Campos Eliseos antzokian, programa zabalagoa egongo da: Intxaur-hauskailua, Serenade, Larrosearen espektroa eta Sachs Tanze interpretauko ditue.

Era berean, Bilbo eta Gasteizko jantza-eskoletako kideek (baita Espainiako beste eskola batzuetakoak be) Georgiako konpainiako jantzari nagusiaren master-classean parte hartu ahal izango dabe. Baletaren sekretuak ikasteko aukerea egongo da ikastaro edegi horretan.

Georgiako Estaduaren Opera eta Balet Konpainia bere jantzari onenakaz helduko da Euskal Herrira. Zuzendari artistikoa Nina Ananiaxvili izango da, eskarmentu handiko jantzaria berau. Dagoeneko 50 urte daukazan arren, Ananiaxvilik jantzan egiten dau lantzean behin, kritikarien aldeko eretxiagaz ganera. Nazinoarteko sari ugari irabazi ditu.

Georgiako Balet konpainia 1851n sortu zan. Tbilisin dauka egoitzea, herrialdeko uriburuan. Sobiet Batasunaren sasoian, bertako konpainiarik entzutetsuenetako bat zan eta gaur egun be ospe horri eusten deutso.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu