Liburugintzea eta artea bat eginda, asteon Bilbon
2015-12-14 10:26 KultureaBilboko Bidebarrieta kalean egingo dabe, abenduaren 14tik 20ra, BALA, Bilboko Arte Liburuaren Azokearen hirugarren edizinoa. Banizu Nizuke alkarteak antolatutako feria berezi horretan eskuz egindako liburuak eta edizino artistikoak ikusi ahal izango dira. Tailerrak, berbaldiak eta musikea be egongo dira.
Bilboko Bidebarrieta kalean egingo dabe, abenduaren 14tik 20ra, BALA, Bilboko Arte Liburuaren Azokearen hirugarren edizinoa. Banizu Nizuke alkarteak antolatutako feria berezi horretan eskuz egindako liburuak eta edizino artistikoak ikusi ahal izango dira. Tailerrak, berbaldiak eta musikea be egongo dira.
Astelehenetik domekara, egunero goizeko 11:00etan zabalduko dabe liburu artistikoen erakusketa eta salmentarako gunea, Bilboko Bidebarrieta kalean Banizu Nizuke alkarteak hartu dauen lokalean. Urtero lekuz aldatzen dabe azokea eta, aurten, lokal zabala alokatu dabe, jarduera ugari egiteko apoposa. Astelehenean bertan, Fanzinoteka izeneko proiektua aurkezteko ekitaldia eta Helvetica filmaren proiekzinoa egongo dira.
Martitzenean eta eguaztenean collage tailerra antolatu dabe, proiekzino gehiagogaz batera. Eguenean, ostera, argitalpen ugari aurkezteko tartea hartuko dabe. Barikuan, aurkezpen gehiago eta DJ Makalaren emonaldia egongo dira BALAn. Zapatuan eta domekan ekitaldi kopuruak gora egingo dau eta performanceak, tailerrak eta abar egongo dira publikoaren eskura.
Jarduera gehienak arratsaldez izango badira be, azokea bera goiz eta arratsalde egongo da zabalik. Barikutik domekara, editore eta autoreak egongo dira bertan. Sartzea doban da baina tailerretan izena emon behar da.
BALA azokea edizinoaren eta inprentearen munduko proposamen ezohikoak batzeko gunea da, Banizu Nizuke alkarteak azaldu dauenez. Artisten liburuak, argazkilarien argitalpenak, autoedizinoak, fanzineak eta, orokorrean, diseinu aldetik nabarmenak diran edizinoak hartzen ditu BALAk. Publikoari, liburugintzearen alderdirik artistikoena erakustea da helburua. Artisten, editoreen eta inprentako arduradunen arteko topagunea bihurtzeko asmoz jaio zan azokea eta dagoeneko hirugarren ekitaldira heldu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!