Guggenheim Bilbao Museoak 'Historiaren istorioak' erakusketea inaugurauko dau urtarrilaren 22an
2013-01-18 10:22 KultureaLan nagusi bi aurrez aurre jarri dira: bata Cy Twombly-rena eta bestea Georg Baselitz-ena. Bi lanotan egileek bizitako istorioak txertatu ditue, eta, era berean, personaia historiko jakin batzuen nondik norakoak barriro aztertu ditue keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halan da be, ez jakez espresionismoei lotzen.
Txomin Peillenek 'Jon Mirande, olerkaria' liburua aurkeztuko dau zapatuan Maulen
2013-01-18 09:54 KultureaJon Mirande, olerkaria liburua aurkeztuko dau Txomin Peillenek zapatuan, Maulen. Euskaltzaindiaren eta Mauleko Herriko Etxeko Kultura Sailaren ekimenez egingo dabe aurkezpena, 10:30am, Udaletxean. Akademiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumearen 18. zenbakia da.
OLBEk Pucciniren 'Tosca' opereagaz hasiko dau aurtengo programazinoa
2013-01-17 11:09 KultureaOLBE Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak Giacomo Pucciniren Tosca ikuskizuna aurkeztu dau. Bilboko Euskalduna Jauregian eszenarauko dabe urtarrilaren 19tik 28ra. Violeta Urmana izango da sopranoa eta Massimo Giordano tenorra.
Markeliñek 'Makinista' lan barria aurkeztuko dau barikuan, Zornotza Aretoan
2013-01-16 17:30 KultureaMarkeliñe konpainiak Makinista lan barria estreinauko dau barikuan, hilaren 18an, Zornotza Aretoan. Anomalía Magnética kaleko ikuskizuna barruko eszenatokietan ikusteko moldatu dau talde zornotzarrak.
Aiora Jakak eta Maialen Marinek txineratik zuzenean euskeratuko dabe Mo Yan Nobel saridunaren ipuin bilduma bat
2013-01-16 13:07 KultureaAiora Jaka eta Maialen Marin donostiarrek irabazi dabe Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AED-k eta Elkar-ek Kutxaren laguntzinoagaz antolatzen daben Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketea. Holan, irabazleek Txineratik zuzenean euskeratuko dabe Mo Yan Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin bildumea.
June Cresporen erakusketea ipini dabe Bilboko Rekalde Aretoan, 'Barriek 2013' programearen barruan
2013-01-15 14:26 KultureaBFAk artista gazteei laguntzeko daukan egitasmoa da Barriek eta joan diran hileetan programan parte hartu daben artisten aukeraketea egin dabe. Holan, hautatutako bost artistek, erakusketa indibidual bana eukiko dabe aurten Rekalde Aretoan. Lehenengoa, June Crespok egindako eskultura moltsoa da, Amatista izenburukoa.
Aurelio Artetaren 'Gerrearen triptikoa', Bilboko Arte Eder Museoan
2013-01-14 14:29 KultureaGerrearen triptikoa Aurelio Artetak 1937an egindako lana Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da apirilaren 7ra arte. Obra Konbidadua programearen barruan ekarri dabe margolari bilbotarraren beharra.
Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen lanak ikusgai, Bilboko udaltegietan
2013-01-10 11:55 KultureaExpodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak izango dira ikusgai.
Fernando Morillok 'Itzalen sua' liburu-DVDa kaleratu dau
2013-01-08 12:57 KultureaFernando Morillo idazleak sortutako Itzalen sua liburu-DVDa plazaratu dau Gaumin argitaletxeak. Xanti Rodriguezek egin ditu irudiak, eta musikea Diabulus in Musica taldeak konposau dau.
Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies, aurton Guggenheimen
2013-01-04 11:49 KultureaBilboko Guggenheim Museoak 2013ko erakusketen barri emon dau. Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies margolariaren erakusketak izango dira aurtengo protagonista nagusiak. Museoak miloe bat bisitari baino gehiago izan ditu 2012an.
Peter Brook antzerkigileari buruzko lanak irabazi dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria
2013-01-04 10:22 KultureaJuan Antonio Bottarok idatzitako Fundamentos de la puesta en escena en el teatro de Peter Brook lanak jaso dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria. Danetara, hamar behar onargarri aurkeztu dira, hainbat lekutatik heldutakoak, Argentinatik, Kubatik, Kolonbiatik...
Basterretxea, Durrio eta Regoyosen erakusketak, Bilboko Arte Eder Museoan
2013-01-03 14:40 KultureaNestor Basterretxeari buruzko erakusketeagaz ekingo deutso Bilboko Arte Eder Museoak 2013. urteari, zezeilaren 13an. Horrezaz gan, aurton Francisco Durrio eta Dario de Regoyosen lanak ikusgai egongo dira museoan. Obra konbidaduen artean, nabarmentzeko modukoa da Aurelio Artetaren Gerrako triptikoa.
Aktorearen oinarri fisikoei buruzko ikastaroa Igor de Quadraren eskutik, BilbaoEszenan
2013-01-03 11:38 KultureaBilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak sorkuntzea eta jantzearen ganeko ikastaroa atondu dau. Igor de Quadra izango da irakaslea eta matrikuletako epea zabalik dago. Eskolak hilaren 16an hasiko ditue.
VI. mendeko Baskonia ezagutzeko giltzarriak, Bilboko Arkeologi Museoan
2012-12-28 13:46 KultureaBaskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.
Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao', japonierara itzulitako liburu onenen artean
2012-12-27 10:19 KultureaKirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelea 2012. urtean japonierara itzulitako hiru liburu onenen artean dago, Mainichi egunkariak argitaratutako zerrendearen arabera, Mikhail Xixkinen Letter Book eta Sholem Aleichemen Tevye lanekaz batera.
Logela Multimedia taldearen 'Anaki' lana, Bilboko Berreginen Museoan
2012-12-21 14:48 KultureaBilboko Berreginen Museoak jarduera programa zabala izango dau Gabonetan. Logela Multimediaren Anaki iikuskizuna, umeentzako tailerrak, ipuin kontalariak, Ivan Ferreiro musikariaren kontzertua eta bisita gidatuak gehituko jakiez, beraz, aldi baterako Akropolis. Mito biziak eta Bilbao, zubiz zubi erakusketei.
Eszenika arte eszenikoen goi mailako eskolearen proiektua zalantzan dagoela salatu dabe
2012-12-21 13:46 KultureaEuskal Herriko arte eszenikoetako hainbat eragilek Eszenika izeneko eskolearen egitasmoa zalantza egoeran dagoela adierazo dabe komunikadu baten. Eusko Jaurlaritzeak eskolaren sorrera ahalbidetzeko proiektuaren eta obren lehiaketak izan dauen geldialdiak eta azkenaldian argitaratutako albisteek ardura handia sortu dabe.
'Damutzen ez direnak', Itxaso Araque donostiarraren lehenengo nobelea
2012-12-21 10:45 KultureaItxaso Araquek hiru istorioz osotutako Damutzen ez direnak bere lehen nobelea argitaratu dau. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai bekearen laguntzinoagaz idatzi dau liburua.
Etxepare Euskal Institutuak Eider Rodriguezen 'Katu jendea' ipuina bost hizkuntzatan argitaratuko dau
2012-12-21 10:34 KultureaEtxepare Euskal Institutuak Eider Rodriguezen Katu jendea ipuina euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez, nederlanderaz eta alemanez argitaratuko dau Euskal Sortzaileak Saila bildumaren barruan.
J.K. Rowlingen 'Eserleku hutsa' helduentzako lehenengo nobelea, euskeraz
2012-12-20 10:15 KultureaErein argitaletxeak hiru liburu aurkeztu ditue asteon, J.K. Rowlingen Eserleku hutsa, Jose Antonio Pagolaren Jesusek eta Begoña Del Tesoren La caza del elefante en medio urbano.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...