Aurten Bilbao Arten lan egin daben artistek bat egin dabe erakusketa baten

Bizkaie! 2015-12-01 16:52   Kulturea

Ateak zabalik izeneko erakusketa kolektiboan, urtean zehar Bilbao Artegaz lan egin daben artistek parte hartzen dabe. Abenduaren 7tik 18ra bitartean, urteak emondakoaren balantzea artelanen bidez ezagutu ahal izango da, beraz. Urazurrutia kalean Bilbao Artek daukan egoitzan egongo da erakusketea. Ganera, artistakaz topaketak egongo dira.

Erakusketearen inaugurazino ofiziala abenduaren 4an izango da, erakundeetako eta Bilbao Arteko ordezkariakaz egingo dan ekitaldian. Publikoarentzat, abenduaren 7tik 18ra egongo da zabalik, arratsaldez (17:30-20:30). Guztira, 38 artistaren lana ikusi ahal izango da.

Izan be, Bilbao Arte Fundazinoak artisten arteko trukeak eta sortzaileentzako egonaldiak eratzen ditu. Holan, atzerriko artistak Bilbao Arteren egoitzan egoten dira denporaldi baten. Bertoko artistek atzerrira joateko aukerea be topetan dabe. Bilbao Arten egondako artista batzuek banakako erakusketak ipinten ditue urtean zehar, baina ez danek. Ateak zabalik erakusketa kolektiboan, hain zuzen, artista guztiek ikasturte honetan egindako lana erakutsi nahi da.

2015ean aurreko urteetan baino egonaldi gehiago egin ditue artistek Bilbao Arten eta beketarako diru gehiago bideratu da. Uri askotako zentroakaz egin dira alkartrukeak: Andaluzia, Leipzig, Bregenz, Leeds, Leipzig eta abar. MediaLab izeneko sormen gunea sortu da Bilbao Arteren egoitzan bertan. Horrenbestez, erakusketa kolektiboan badago zer erakutsi.

Era berean, erakusketearen osogarri, artista parte-hartzaileakaz topaketak egingo ditue. Hilaren 9, 10, 11, 14, 15, 16, 17 eta 18an izango dira topaketok, 19:00etan, Urazurrutiako egoitzan. Saio bakotxean artista-moltso batek parte hartuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu